2019/2020 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako dirulaguntzak.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

2019-2020 ikasturtean zehar Aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duen usurbildar orori dirulaguntzak.

2019-2020 ikasturtean euskara ikastaroren bat egin duten ikasleentzako dirulaguntzak arautzen dituzte baldintzok.

Deialdi honen bidez 2019ko uztailetik 2020ko ekaina bitartean egindako ikastaroak diruz lagunduko dira. Ikastaro hauek beti ere Eusko Jaurlaritzak homologatuak izan behar dute

Diruz laguntzen diren ikastaroak dira: Aisialdiko Begirale ikastaroa edo Aisialdiko Zuzendari ikastaroa.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza hauen onuradun izango dira: 2019-2020 ikasturtean Aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroak egin dituzten 16 urtez gorako usurbildarrak.

Onuradun izateko baldintza hauek bete behar dira:

Usurbilen erroldatua egotea.

Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.

Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.

Araututako epearen barnean titulua lortu ezean, itzuli egin beharko zaio udalari jasotako dirulaguntza.

Herritar batek ikastaroak irauten duen bitartean ematen badu erroldan alta edo baja, ikastaroak irauten duen bitartean erroldatuta egon den denboraren proportzionaltasunean izendatuko zaio dirulaguntza.

Onuradunek beti ere, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluak ezartzen dituen betebehar guztiak bete beharko dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskaera egiteko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Dirulaguntza eskari normalizatua (I. Eranskina).

b) Eskatzailearen NAren fotokopia.

c) Matrikularen ordainagiria.

d) Atal teorikoa gainditu izanaren agiria (Aisialdi Eskolak egina)

e) Xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako dirulaguntzei buruzko aitorpena. (II. Eranskina)

f) III. Eranskina: ikastaroaren ezaugarriak adierazten dituena.

Deialdira aurkezteko unean eskatzaileak ez du zorrik izango Usurbilgo udalarekin, nahiz eta honi dagokionez, ez den egiaztagiririk aurkeztu behar. Bestalde, dirulaguntza ordaintzeko unean Udalarekin zorra izanez gero, ez da dirulaguntzarik emango.

Usurbildarra izatearen baldintza Udalak berak egiaztatuko du Udal Erregistroaren bidez.

Nolanahi ere, eskatzaileei behar besteko informazio osagarria eskatu ahal zaie eskatutako dirulaguntza behar bezala baloratu ahal izateko.

Titulua eskuratzen denean begirale edo zuzendari titulua eskuratu izanaren agiriren kopia udalari helarazi behar zaio.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        Eskariak ahal dela Udalaren webgunearen bidez helarazi beharko dira, bertan erantsitako eskari-orriak beteta. Dena den, Udal Erregistroan ere egin ahal izango da. Halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Eskaera egitea doakoa da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2020ko ekainaren 29tik aurrera izango da eskaera egiteko aukera. Eskaerak aztertu eta gaiari buruzko erabakia hartuko du Gobernu Batzordeak. Hala badagokio, interesatuari ordainketa egingo dio.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Soziokultura arloko teknikariak dirulaguntza eskariak ebaluatu ondoren, txostena egin eta Soziokultura Batzordera eramango du, honek txostena kontuan hartuta, bere iritzia eman dezan. Ondoren, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak ebazpen proposamena egingo du. Jarraian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen proposamenaren inguruko iragarkia eta interesatuak 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko GAOn iragarkia argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. Azkenik, Tokiko Gobernu Batzarrak emango du dirulaguntzei buruzko behin betiko ebazpena gehienez ere, hiru hilabeteko epean eskaria aurkeztu den egunetik zenbatuta. Behin betiko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

        Aipatutako epea igaro ondoren ebazpenik ez emateak eskaria gaitzetsi egin dela esan nahiko du, gerora egin daitekeen ebazpenaren kaltetan izan gabe.

        Udaleko iragarki taulan eta www.usurbil.eus webgunean ere behin-behineko proposamenaren eta behin betiko ebazpenaren berri emango da.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Soziokultura, gazteria, euskara - Soziokultura,gazteria,Euskara

        OHARRAK

        Hauek izango dira balorazio-irizpideak:

        Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €)

        Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen %50. (gehienez ere 170 €)

        Aipatutako portzentaje hau gutxitu egin daiteke aurkezten diren eskarien arabera.

        Beti ere, oinarri hauen 2. artikuluak ezarritako baldintzak bete beharko dira.

        Nolanahi ere, aurreko irizpideetan baloratu ez diren bestelako herri intereseko irizpideak kontuan hartzeko aukera izango da.

        Dirulaguntza eman dela jakinarazi ondoren, ordainketa tramitatuko da. Eta kontuan izango dira, halaber, Ordenantzaren 12. artikuluan aipatzen diren aspektu guztiak.

        Interesdunak 2022ko uztailaren 30a baino lehenago titulua eskuratu izanaren agiria ekarri behar du udalera. Titulua udalera ekartzen ez bada, udalari jasotako dirulaguntza itzuli egin beharko zaio.

        Betebeharrak:

        Deialdi honetako dirulaguntzak jaso dituztenek, Usurbilgo Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzaren 6. artikuluak ezartzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte. Besteak beste, ondorengo hauek:

        a) Dirulaguntza eskaini duen Usurbilgo Udalak egin beharreko egiaztatze-jarduketei trabarik ez jartzea, ez eta Esku-hartzailetzari dagozkion finantza-kontroleko jarduketei, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren jarduketei edota eskumen hori duten bestelako organoen jarduketei ere.


        b) Beste administrazio edo erakunde batzuetatik –publiko nahiz pribatuetatik, estatuko nahiz nazioartekoetatik– helburu berbererako beste dirulaguntzarik jasotzen bada, dirulaguntza eskaini duen organoari horren berri ematea.

        c) Dirulaguntza eskaintzeko garaian kontuan hartutako atalen batean aldaketarik gertatuz gero –objektiboa nahiz subjektiboa izan–, dirulaguntza eskaini duen organoari aldaketa horren jakinaren gainean jartzea.

        d) Indarrean dauden xedapenen arabera Gizarte Segurantzaren eta Ogasun Publikoaren aurrean dituzten betebeharrak ezagutzea, Usurbilgo Udalak ezarritakoak barne.

        Horretarako, eskatzaileek idatzizko aitorpenean adieraziko dute Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera dagoela edo Ogasun Arloko betebeharrak betetzen dituela.

        Bestalde, udal betebeharrei dagokienez, udalak berak ofizioz, dagozkion ziurtagiriak eskura ditzake.

        PROZEDURAREN EPEA

        Eskaria, dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, epe honen barruan egingo da: 2020ko ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean (biak barne)

        Aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarrietako baldintzaren bat betetzen ez badu, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsak zuzendu ditzan edo dagokion dokumentazioa gehitu dezan. Eta jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 artikuluaren arabera, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, horretarako ebazpena 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.

        Interesdunak 2022ko uztailaren 30a baino lehenago titulua eskuratu izanaren agiria ekarri behar du udalera.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kultura

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Kulturako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus