Behar ekonomiko bereziak dituztenentzako euskara ikasteko dirulaguntza (2020/2021 ikasturtea).

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Usurbilgo Udalari garrantzitsua iruditzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordaintzeko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie. Oinarri hauek dirulaguntza hauek emateko baldintzak jasotzen dituzte.

Usurbilen erroldatuta egonik, behar ekonomiko berezia duten euskara ikasleentzako dirulaguntza.

NORK ESKA DEZAKE?

Dirulaguntza hauen onuradun izango dira: Usurbilen erroldatuta egonik, behar ekonomiko berezia duten euskara ikasleak. Ikastaro hauek 2020ko uztailetik 2021ko ekainaren 30 bitartean egindakoak izango dira. Dirulaguntza hauetarako eskaerak Euskaltegiko matrikula egiten denean aurkeztu beharko dira. Dirulaguntzen zuriketa, berriz, 2021ko uztailaren 5etik 9ra bitartean egingo da.

Behar ekonomiko berezia duten herritarrei euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko zaie.

Dirulaguntza kopuruak izendatzeko kontuan izango diren irizpideak Euskara ikasleentzako dirulaguntza oinarri orokorretan jasotzen diren berak izango dira.

Onuradunek, dirulaguntza jasotzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:

Usurbilen erroldatua egotea.

Gutxienez, ikastaro osoan zehar, % 80ko asistentzia izatea. (Autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea)

Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea: (Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa)

Matrikula aurreratzen ari garenez, euskaltegian gaindituko den urratsaren estimazioa da hemen egingo dena. Ikasturtea amaitutakoan aurkezten den agiriaren arabera dirulaguntzaren egokitzapena egingo da.

Dirulaguntza hau jaso ahal izateko, diru-sarreren gehieneko mugak, kide kopuruaren arabera, hauek izango dira:

TAULA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orriarekin batera agiri hauek aurkeztu (matrikula egiteko garaian):

a) Dirulaguntza eskaera berezia (I. Eranskina).

b) Eskatzailearen NAren fotokopia.

c) Dirulaguntzaren onuraduna izatea egiaztatzeko agiria: aurreko urteko errenta aitorpena eta/edo DBE agiria (Diru-sarreren Berme Agiria) eta/edo eskaera egiten den urteko lan egoera adierazten duen agiria

Eskaerarekin batera agiri hauek (kasuan kasukoak) aurkeztu behar dira:

Eskaera egiten deneko azken errenta aitorpena (egin baldin bada)

Lanbidek ematen duen DBE (Diru-sarreren Berme Errenta) agiria

Eskaera egiten den urteko lan egoera (nominak eta/edo langabezia ziurtagiria)

Nolanahi ere, Udalaren esku geratzen da kasu bakoitzean agiri gehiago eskatzea eta kasu bakoitzaren interpretazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        Eskariak ahal dela Udalaren webgunearen bidez helarazi beharko dira, bertan erantsitako eskari-orriak beteta. Dena den, Udal Erregistroan ere egin ahal izango da. Halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Eskaera egitea doakoa da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2020ko ekainaren 29tik aurrera izango da eskaera egiteko aukera. Eskaerak aztertu eta gaiari buruzko erabakia hartuko du Gobernu Batzordeak. Hala badagokio, interesatuari ordainketa egingo dio.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak kasuaren berrikuspena egitea. Gobernu Batzordeak interesatuari ordainketa aurreratzea erabaki bazuen eta dirulaguntzen Batzorde Orokorrak kasuaren berrikuspena egin ondoren, interesatuak aurreratutako kopuru guztia edo zati bat itzultzearen beharra ikusten bada, Gobernu Batzordeak ebatziko du gaia.

        Goian aipatutako baldintzak beteko ez balira, eskatzaileak udalak aurreratutako diru guztia itzuli egin beharko luke.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Udala

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Soziokultura, gazteria, euskara - Soziokultura,gazteria,Euskara

        OHARRAK

        PROZEDURAREN EPEA

        2020ko ekainaren 29tik aurrera izango da eskaera egiteko aukera. Eskaerak aztertu eta gaiari buruzko erabakia hartuko du Gobernu Batzordeak. Hala badagokio, interesatuari ordainketa egingo dio.

        2021eko uztailaren 5etik 9ra bitartean Udalaren webguneko tramite telematikoen atalean honakoak aurkeztu beharko dira (nolanahi ere, bermatuta egongo da Udal Erregistroan ere aurkezteko aukera):

        a) Matrikularen ordainagiria.

        b) “Lan-bizitza txostena ” ziurtagiria.

        c) Xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako dirulaguntzei buruzko zinpeko aitorpena. (II. Eranskina)

        d) III edo IV. Eranskina: asistentzia eta aprobetxamendua adierazten dituena.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kultura

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Kulturako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus