2019/2020 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntza.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

2019-2020 ikasturtean euskara ikastaroren bat egin duten ikasleentzako dirulaguntzak arautzen dituzte baldintzok.

Usurbilgo herritarrek euskara ikas dezaten eta dakitenak alfabetatu daitezen sustatzeko dirulaguntza. 2019-2020 ikasturtean euskara ikasteko ikastaroren bat egin dutenak diruz laguntzea du xede.

NORK ESKA DEZAKE?

Usurbilen erroldatuta dauden 16 urtetik gorako ikasleek.

Onuradunek dirulaguntza jasotzeko baldintza hauek bete beharko dituzte:

- Usurbilen erroldatua egotea.

- Gutxienez, ikastaro osoan zehar, % 80ko asistentzia izatea (autoikaskuntzaren

kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).

- Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea (Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).

Onuradunek beti ere, Dirulaguntzen 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluak ezartzen dituen betebehar guztiak bete beharko dituzte.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Dirulaguntza eskaera egiteko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Dirulaguntza eskari normalizatua (I. Eranskina).

b) Eskatzailearen NAren fotokopia.

c) Matrikularen ordainagiria.

d) Euskaltegiko ikastaroetan, Euskaltegiaren egiaztagiria, ikasleak, gutxienez, %80ko asistentzia izan duela egiaztatzen duena eta gainditutako urratsa adierazten duena.

e) Dirulaguntza autoikaskuntzarako eskatzen denean, autoikaskuntza egin den zentroaren ziurtagiria, aprobetxamendua erakusten duena.

f) Xede bererako eskatutako edo jasotako bestelako dirulaguntzei buruzko aitorpena. (II. Eranskina)

g) III. Eranskina: ikastaroaren ezaugarriak adierazten dituena.

h)IV.Eranskina: autoikaskuntza ikastaroari buruzko informazioa jasotzen duena. (autoikaskuntzarako eskatzen denean)

Deialdira aurkezteko unean eskatzaileak ez du zorrik izango Usurbilgo udalarekin, nahiz eta honi dagokionez, ez den egiaztagiririk aurkeztu behar. Bestalde, dirulaguntza ordaintzeko unean Udalarekin zorra izanez gero, ez da dirulaguntzarik emango.

Usurbildarra izatearen baldintza Udalak berak egiaztatuko du Udal Erregistroaren bidez.

Nolanahi ere, eskatzaileei behar besteko informazio osagarria eskatu ahal zaie eskatutako dirulaguntza behar bezala baloratu ahal izateko.

Bestalde, udalak eskaerei buruzko informazio elkartrukea izan lezake HABErekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        Eskariak ahal dela Udalaren webgunearen bidez helarazi beharko dira, bertan erantsitako eskari-orriak beteta. Dena den, Udal Erregistroan ere egin ahal izango da. Halaber, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Eskaera egitea doakoa da.

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Soziokultura arloko teknikariak dirulaguntza eskariak ebaluatu ondoren, txostena egin eta Soziokultura Batzordera eramango du, honek txostena kontuan hartuta, bere iritzia eman dezan. Ondoren, Dirulaguntzen Batzorde Orokorrak ebazpen proposamena egingo du. Jarraian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen proposamenaren inguruko iragarkia eta interesatuak 10 eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko GAOn iragarkia argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. Azkenik, Tokiko Gobernu Batzarrak emango du dirulaguntzei buruzko behin betiko ebazpena gehienez ere, hiru hilabeteko epean eskaria aurkeztu izan den egunetik zenbatuta. Behin betiko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

        Aipatutako epea igaro ondoren ebazpenik ez emateak eskaria gaitzetsi egin dela esan nahiko du, gerora egin daitekeen ebazpenaren kaltetan izan gabe.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Udala

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Soziokultura, gazteria, euskara - Soziokultura,gazteria,Euskara

        OHARRAK

        GAO 2020 deialdiaren oinarriak

        1.- Deialdi honetako dirulaguntzak jaso dituztenek, Usurbilgo Udalaren dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzaren 6. artikuluak ezartzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte. Besteak beste, ondorengo hauek:

        a) Dirulaguntza eskaini duen Usurbilgo Udalak egin beharreko egiaztatze-jarduketei trabarik ez jartzea, ez eta Esku-hartzailetzari dagozkion finantza-kontroleko jarduketei, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren jarduketei edota eskumen hori duten bestelako organoen jarduketei ere.


        b) Beste administrazio edo erakunde batzuetatik –publiko nahiz pribatuetatik, estatuko nahiz nazioartekoetatik– helburu berbererako beste dirulaguntzarik jasotzen bada, dirulaguntza eskaini duen organoari horren berri ematea.

        c) Dirulaguntza eskaintzeko garaian kontuan hartutako atalen batean aldaketarik gertatuz gero –objektiboa nahiz subjektiboa izan–, dirulaguntza eskaini duen organoari aldaketa horren jakinaren gainean jartzea.

        d) Indarrean dauden xedapenen arabera Gizarte Segurantzaren eta Ogasun Publikoaren aurrean dituzten betebeharrak ezagutzea, Usurbilgo Udalak ezarritakoak barne.

        Horretarako, eskatzaileek idatzizko aitorpenean adieraziko dute Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera dagoela edo Ogasun Arloko betebeharrak betetzen dituela.

        Bestalde, ddal betebeharrei dagokienez, Udalak berak ofizioz, dagozkion ziurtagiriak eskura ditzake.

        2.- Herritar guztiek matrikula kostuaren %100 jasoko dute (600 euroko muga), baldintza hauek betetzen badituzte:

        - %80ko asistentzia

        - Gutxieneko aprobetxamendua

        Pertsona bakoitzak udaletik dirulaguntzetan, gehienera jota 600 euroko dirulaguntza jasoko du. Aipatutako portzentajeak gutxitu egin daitezke aurkeztutako eskaeraren arabera. Hau da, dirulaguntzetarako dagoen dirua baino eskaera handiagoa bada, proportzionaltasunaren irizpidea aplikatuko da.

        Nolanahi ere, aurreko irizpideetan baloratu ez diren bestelako herri intereseko irizpideak kontuan hartzeko aukera izango da.

        PROZEDURAREN EPEA

        Eskaria, dirulaguntza deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, epe honen barruan egingo da: 2020ko ekainaren 29tik uztailaren 10era bitartean (biak barne)

        Dirulaguntza Udako ikastaroren baterako eskatzen denean, Euskaltegiaren asistentzia ziurtagiria ikastaroa bukatutakoan ekarriko da Udalera.

        Aurkeztutako dokumentazioa osatu gabe badago edo oinarrietako baldintzaren bat betetzen ez badu, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsak zuzendu ditzan edo dagokion dokumentazioa gehitu dezan. Eta jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoetako Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 68.1 artikuluaren arabera, hala egin ezean, eskaeran atzera egindakotzat joko dela, horretarako ebazpena 21. artikuluan jasotako moduan eman ondoren.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kultura

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Kulturako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus