Ondasun higiezinen zerga: salbuespena eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen Foru Aginduak jasotzen dituen salbuespenak aplikatzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko eta juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Berariazko eskaera orria.
  • Monumentu izaera egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio).

Identifikazio-agiriak:

  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea,ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 Hilabete
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Dokumentazioa jaso eta ziurtatu.

        Ogasun sailera bideratu.

        Dokumentazioa aztertu eta kudeatu ordenantza aplikatuz, ebazpen proposamena eta zinegotzi delegatuaren ebazpena prestatu.

        Interesatuari jakinarazi. ebazpena

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Zinegotzi delegatua

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        Salbuespenaren eskaera indarrean dagoen urteko behin-betiko errolda itxi aurretik egin beharko da. Urteko errolda behin betiko izaeraz itxi ondoren aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko indarrean dagoen ekitaldirako.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kontuhartzailetza

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta kontuhartzailetza zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus