Ibilgailuen gaineko zerga ordaintzetik salbuestea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasuna dela medio, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren salbuespen eskaria honako hauei aplikatuko zaie:

-Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren a) letran aipatzen direnak, desgaitasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak daudenean.
-14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, ezintasuna duten pertsonen izenean matrikulatuak, pertsona horiek bakarrik erabiltzekoak direnean. Salbuespen hau baldintza horiek betetzen diren bitartean aplikatuko da, pertsona ezinduek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapean minusbaliotasun maila 65ekoa edo handiagoa duen pertsonaren bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak.


Honako hauek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:
1.- Ehuneko 33 edo gehiagoko eta ehuneko 65etik beherako minusbaliotasuna aitortua duten pertsonak, eta mugikortasun murriztuko egoeran daudenak, hau da, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskinean adierazitako baremoko A, B edo C letretan deskribatutako egoeretakoren batean edota aipatutako baremoko D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago lortu dituztenak.
2.- Ehuneko 65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonak.
Aurreko a) eta b) letretan aipatutako pertsonak mugikortasun murriztuko A egoeran badaude 1.971/1999 Errege Dekretuak 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren arabera, 14 zaldi fiskaleko muga ez zaie aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil aulkia eramateko egokituta badago.

Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, er erdi-atoiak eta makinak, salbuesteko eskaria egina dutenak.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko eta juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zergan salbuespen eskaera.

Ordezkapen idatzia (hala badagokio).

Gainera:

  • Minusbaliotasunagatik salbuetsiz gero:
  1. Organo eskudunak egindako ziurtagiria, desgaitasuna egiaztatzen duena, eta hala badagokio, mugikortasun murriztuko egoerarena.
  2. Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
  3. Guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza egiaztatzen duen agiri publikoa.
  • Nekazaritzako Makineriako Inskripzio Kartila duten traktore, atoi, erdi-atoi eta makinak salbuesten diren kasuetan.
  1. Nekazaritzako makineria inskribatzeko kartilaren fotokopia, edo Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuko Nekazaritza Makineriaren Erregistro Ofizialean alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.

Identifikazio-agiriak:

  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea,ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Errenta eta Exakzioen arduradunaren txosten teknikoa.

        Zinegotzi delegatuaren ebazpena eskatutako hobaria aplikatzea baiesten edo ezesten duena.

        Ebazpenaren jakinarazpena.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Zinegotzi delegatua

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        Salbuespenak eraginak izaten hasiko dira eskari-dataren hurrengo zergalditik, matrikulazio alta berrietan salbu.

        Salbuespena ezingo zaio ibilgailu bati baino gehiagori ezarri.

        a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako udal entitateen ibilgailu ofizialak, defentsari edo herritarren segurtasunari atxikita badaude.

        b) Ordezkaritza diplomatikoen ibilgailuak, bulego kontsularrenak, eta atzerriko agente diplomatiko eta kreditatuta dauden karrerako funtzionario kontsularrenak, kanpoaldetik identifikatuta badaude eta beren mailan eta hedaduran elkarrekikotasun baldintza betetzen bada.

        Baita ere, Espainiako Estatuan egoitza edo bulegoa duten nazioarteko erakundeen ibilgailuak eta beren funtzionario edo kideenak, hauek estatutu diplomatikoa dutenean.

        c) Nazioarteko itun edo hitzarmenen ondorioz salbuestekoak diren ibilgailuak.

        d) Osasun laguntza emateko edo zauritu zein gaixoak garraiatzeko erabiltzen diren anbulantziak eta gainerako ibilgailuak.

        e) Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2.822/1998 Errege Dekretuak, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra onartzen duenak, II. eranskinaren A letran aipatuak, pertsona desgaituen izenean matrikulatuta daudenean.

        Era berean, salbuetsita daude 14 zaldi fiskaletik beherako ibilgailuak, baldin eta desgaituen izenean matrikulatuta egonik beraiek ez beste inork erabiltzeko badira. Salbuespen hau zirkunstantzia horiek betetzen diren artean aplikatuko da, pertsona desgaituek gidatutako ibilgailuak izan nahiz horiek garraiatzeko ibilgailuak izan.

        Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira pertsona desgaitutzat:

        a) Minusbaliotasun maila 100eko 33koa edo handiagoa eta 100eko 65ekoa baino txikiagoa duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran badaude. Mugikortasun murriztua dutela ulertuko da abenduaren 23ko 1.971/1999 Errege Dekretuak, minusbaliotasun maila aitortu, ezarri eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoak, 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren A, B edo C letretako egoeretan sartuta daudenean edo baremo horren D, E, F, G edo H letretan 7 puntu edo gehiago eman zaizkienean.

        b) Minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duten pertsonak.

        Aurreko a) eta b) letretan aipatutako pertsonak mugikortasun murriztuko A egoeran badaude 1.971/1999 Errege Dekretuak 3. eranskinean jasotzen duen baremoaren arabera, 14 zaldi fiskaleko muga ez zaie aplikatuko, baldin eta ibilgailua gurpil aulkia eramateko egokituta badago.

        Salbuetsita daude, baita ere, guraso-ahal, tutoretza edo kuradoretza dela-eta ardurapean minusbaliotasun maila 100eko 65ekoa edo handiagoa duen pertsona bat duten pertsonen jabetzako ibilgailuak. Ibilgailu bat baino gehiago badute jabetzan, ibilgailu bakarrak izango du salbuespena.

        f) Udalaren emakida administratibo bidez herri garraio zerbitzuari atxikita dauden autobusak, mikrobusak eta gainerako ibilgailuak, horien plaza kopurua, gidariarena barne, bederatzitik gorakoa denean.

        g) Traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria, Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaz hornituta daudenean.

        Aurreko apartatuan jasotakoaren ondorioetarako, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldatuta.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kontuhartzailetza

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta kontuhartzailetza zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus