Ibilgailu historikoei, elektrikoei eta 30 urte baino gehiagokoei TMI Zergan dagokien hobaria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan hobaria:

Ibilgailu historikoentzat edo 30 urtetik gorako antzinatasuna dutenentzat.
Ibilgailu elektriko, eta/edo hibridoentzat, eta kilometroko karbono-dioxidoa (CO2) 100 gramotik behera igortzen duten ibilgailuentzat.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko eta juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Trakzio mekanikozko ibilgailuen zergan hobari eskaera
  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio)
  • Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

Identifikazio-agiriak:

Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea, ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 Egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Errenta eta Exakzioen arduradunaren txosten teknikoa.

        Zinegotzi delegatuaren ebazpena eskatutako hobaria aplikatzea baiesten edo ezesten duena.

        Ebazpenaren jakinarazpena.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Zinegotzi delegatua

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        Hobariak eskatu egin behar dira eta eragina izango dute eskaria egin eta hurrengo zergalditik kontatzen hasita.

        Motorraren ezaugarriengatik ematen diren hobariak eta karbono dioxidoa 100gr/km baino gutxiago igortzeagatik ematen direnak ez dira aldi berean aplikatzekoak.

        Hobariak:

        Ibilgailu historikoek edo fabrikazio egunetik kontatuta gutxienez 30 urteko antzinatasuna dutenek % 50ko hobaria izango dute zerga kuotan. Fabrikazio eguna ez bada ezagutzen, lehen matrikulazio eguna hartuko da halakotzat edo, bestela, ibilgailu mota edo aldaera fabrikatzeari utzi zitzaion eguna.

        Turismo, autobus eta kamioi motako ibilgailuek % 50eko hobaria izango dute zerga kuotan, matrikulatzen direnetik lau urtez, kontsumitzen duten karburante motaren arabera, motorraren ezaugarrien arabera eta karburante horren errekuntzak ingurugiroan duen eraginaren arabera, beti ere ondoren zehazten diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badira:

        A) Fabrikako homologazioaren arabera, erregai gisa gasa erabiltzen duten ibilgailuak badira eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude.

        B) Fabrikako homologazioaren arabera, ibilgailu hibridoak badira (elektriko-gasolina, elektriko-diesel edo elektriko-gasa motorrak) eta isurpen kutsagarriak gutxitzeko, bere mota eta modeloarentzat egokiak diren tresna katalizatzaileez hornituak badaude.

        C) Isurpen gabeak edota, motor elektrikoa duten ibilgailuak badira.

        Udalerritik 100 milia baino gertuago ibilgailu elektrikoen 3 fabrikatzaile baino gehiago badaude, %95eko hobaria 100 miliako mugan fabrikatutako ibilgailuei.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kontuhartzailetza

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta kontuhartzailetza zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus