Ondasun higiezinen zerga: hobarien eskaera.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ondasun higiezinen gaineko zerga arautzen duen ordenantzak jasotzen dituen hobariak aplikatzeko eskaera: eraikuntza enpresak, familia ugariak, babes ofizialeko etxebizitzak, Etxebizita Hutsen Programan (Bizigune) etxeak alokairuan jartzeagatik.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Berariazko eskaera-orria.
  • Ordezkapen idatzia (hala badagokio).

Identifikazio-agiriak:

  1. Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.
  2. Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea,ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        - Dokumentazioa jaso eta ziurtatu

        - Ogasun Sailera bideratu

        - Dokumentazioa aztertu eta kudeaketa ordenantza aplikatuz, ebazpen-proposamena eta zinegotzi delegatuaren ebazpena prestatu.

        - Interesatuari jakinarazi.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Zinegotzi delegatua

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        Hobariaren indarraldia zerga arautzen duen ordenantzak jasotakoa izango da.

        Hobariak:

        a) Kuota osoaren %50etik % 60era bitarteko hobaria obra berriko ondasun higiezinetan edo harekin parekatzen diren eraberritzetan, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute. Ondasun higiezin horiek urbanizazio, eraikuntza eta sustapen inmobiliarioko enpresen jardueraren xede behar dute izan eta beren ibilgetuaren barruan ez egon. Portzentajeak honela finkatu dira obra berriaren izaeraren arabera, lehen 3 urtetan.

        Babes Ofizialeko etxebizitzak Beste obra berriak

        1. urtean % 60

        2. urtean % 55

        3. urtean % 50

        Beste obra berriak: %50

        b) Famili ugariei hobaria:

        Hobariaren portzentaia aldakorra izango da, Azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 4. artikuluan ezartzen diren familia ugariaren sailkapenaren arabera.

        • Familia ugari berezientzat, % 90ko hobaria ezartzen da.
        • Familia ugari orokorrentzat, % 50ko hobaria ezartzen da.

        Kasu guztietan, hobariaren zenbatekoak 250 euroren muga ezingo du gainditu.

        Hobariarekin baliatzeko baldintza formalak.

        Familia ugariaren titularrak etxebizitza bat baino gehiago jabetzen izan ezkero, hobaria ez da aplikatuko.

        Hobariaren eskaera indarrean dagoen urteko behin-betiko errolda itxi aurretik egin beharko da. Urteko errolda behin betiko izaeraz itxi ondoren aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko indarrean dagoen ekitaldirako..

        c) Kuota osoaren % 50ko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako eta, dela proiektuan dela erregistroan, haiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, beti ere behin betiko kalifikazioa eman ondorenetik lehen 3 urtetan

        d) Etxebizitza hutsak alokairuan uzteagatik hiri OHZ Zergaren kuota osoaren %50eko hobaria, Eusko Jaurlaritzaren 2002ko abenduaren 30eko 316/2002 Dekretu bidez etxebizitza hutsei buruz onartutako Bizigune programaren barruan erabilera – lagapena duten ondasun higiezinei dagokienez. Eskaera behin-betiko errolda itxi aurretik egin beharko da, indarrean dagoen ekitaldian aplikatzeko.

        GAINKARGUA

        Ondasun higiezinek etxebizitza erabilera dutenean, eta subjektu pasiboaren edo hirugarrenen ohiko egoitza ez direnean, hirugarrenen kasuan errentamenduz edo lagapen bidez, 100eko 50eko errekargua ezartzen da zergaren kuota likidoaren gainean. Errekargua zerga honen subjektu pasiboei exijituko zaie, haren sortzapena zerga sortzen den une berean gertatuko da, eta urtero likidatuko da, kuotarekin batera.

        Errekargu hau aplikatzearen ondorioetarako, Katastroaren arabera etxebizitza gisa erabiltzekoak diren lokalak etxebizitza eranskinak barruan sartuko dira, finka erregistral bakarra osatzen dutenean. Ondorio horietarako ere, presuntzio egingo da etxebizitza erabilerako ondasun higiezin bat ohiko egoitza dela baldin eta, zergaren sortzapen egunean, hura kokaturik dagoen udalerriko erroldan egiaztatua badago bertan bizi den/direnen ohiko bizilekua dela.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kontuhartzailetza

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta kontuhartzailetza zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus