Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga: alta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lehen aldiz erositako ibilgailuen gaineko zergan alta ematea eta autolikidazioa egitea. Ibilgailua Trafiko Buruzagitzan matrikulatu aurretik ordaindu behar da. Era berean, aldi batez egon diren ibilgailuei alta eman zaienean ere egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikoakk edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Subjektu pasibo gisa aritzen den pertsona edo entitatearen NAN edo IFZ.
  • Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ibilgailuen tarifak

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez da horrelakorik behar

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan alta eman eta likidazioa egin

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        Ibilgailuaren zerga helbidera daiteke hurrengo urteetarako, helbideratze-orria beteta.

        Ibilgailua zerga ordaintzetik salbu dagoen edo hobariren bat dagokion egiaztatzea komeni da eta, horrela bada, dagokion prozedura egingo da.

        Errenta sailak egindako berrikuspenak likidazio berri bat sor dezake.

        Udal-zergaren alta da, ibilgailuaren alta Trafiko Zuzendaritzan egiten da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kontuhartzailetza

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta kontuhartzailetza zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus