Zorrak zatikatzeko edo geroagotzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zorren zatikapena: Zerga zorrak denboran kuota desberdinetan zatikatzean datza.

Zorren geroratzea: Zerga zorra epemugaren ostean eta ordainketa batean ordaintzean datza.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak, pertsona fisiko edo juridiko izan, haren legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Zorra geroratzeko edo zatikatzeko eskaera.
  2. Baldin badagokio banku-abala.
  3. Identifikaziorako agiriak:

Identifikazio-agiriak:

Eskatzailearen NAN, AIZ edo pasaportea.

Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu izapidea,ordezkaritza-agiria aurkeztuko da interesdunaren NANaren fotokopiarekin.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Ez du kosturik.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 10 Egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskaera eta gainontzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu.

        Sarrera-erregistroa eman eta kopia itzuli interesdunari.

        Zerga-bilketa Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Zinegotzi delegatua

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Ogasuna - Dirubilketa

        OHARRAK

        150eurotik 1.500 eurotara bitarteko zorrak 6 hilabetez atzeratu edo zatituko ahal izango dira gehienez, beti ere gutxieneko kuota 150 €koa izango delarik.

        Zorra 1.500 eurotik gorakoa bada, zatitzeko epea 24 hilabete baino gehiagokoa ezingo da izan inolako kasuan, beti ere gutxieneko kuota 300 €koa izango delarik.

        Zorra bide exekutiboan egonez gero, gutxienez zorraren % 20 ordaindu izanaren frogagiria aurkeztuko da.

        Gerorapena edo zatikapena onartzen bada berandutze-interesak aplikatuko dira.

        Bermea aurkeztu beharko da.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kontuhartzailetza

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta kontuhartzailetza zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus