Ordainketa on-line

ZER DA? ZERTARAKO DA?

IDENTIFIKAZIORIK GABE

Ordainagiriren eskura baduzu (zergak edo isunak), nahi izanez gero bertan azaltzen diren datuekin Eusko Jaurlaritzaren ORDAINKETA-PASABIDEA erabil dezakezu agiria ordaintzeko:

IDENTIFIKAZIOA BEHAR DA

Ez baduzu ordainagiria, zure izenean daude tasak eta zergak kontsulta ditzakezu.

Ikusi zerga egutegia

Epe exekutiboa:

Epe exekutiboa borondatezko epea amaitu eta biharamunean hasten da, eta ordaindu beharreko zenbatekoak errekargua izango du:

1 - Premiamendu probidentziaren jakinarazpena baino lehen bada, %5eko errekargua.

2 - Premiamendua jakinarazi eta hilabeteren buruan %15eko errekargua.

3 - Premiamendu probidentzia jakinaraztetik hilabete igaro denean, errekargua %20koa izango da.

Premiamendu probidentzia jakinarazi denetik hilabete igaro denean zorra ordaindu gabe, zordunaren ondasunak enbargatuko dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak edo ordezkariak behar den baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

Internet bidez:

Hasi online tramitazioa.

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Zergaren, arau-hausteagatik jarritako isunaren edo/eta tasaren zenbatekoa.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Berehalakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

Ogasuna - Dirubilketa

OHARRAK

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Kontuhartzailetza

DBEB kodea:

Fitxategiaren xedea: Udalaren eta kontuhartzailetza zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

Informazio gehiago: www.usurbil.eus