Ezgaitasun balorazioaren espedientea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Desgaitasun maila eta garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak zehazteko baremoa baloratzea. Desgaitasun maila ehunekotan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, beharrezkoa da desgaitasuna % 33koa edo handiagoa izatea.

Balioespen honetan, pertsonak dituen desgaitasunak jasotzen dira, eta, hala behar denean, baita gizarteratzeko oztopo diren gizarte-faktore osagarriak ere, besteak beste, familia-giroari eta lan-egoerari dagozkionak, eta hezkuntza eta kulturakoak.

Azterketa edo berrikuspena egiteko eska liteke.

NORK ESKA DEZAKE?

Organo, aparatu edo sistemaren batean urritasun (fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa) iraunkorrak dituzten pertsonak, kontuan hartuta, gainera, faktore pertsonal edo sozialak, horiek desgaitasunak berak eragindako desabantaila larriagotzen dutenean.

Usurbilgo udalerrian erroldatutakoek.

Espainiar nazionalitatea dutenek, egoiliar-txartela indarrean dutenek (Europar Batasunekoak ez diren atzerritarrak izanez gero) edo pasaportea indarrean dutenek (Europar Batasuneko atzerritarrak), Europar Batasuneko Hiritarren Erregistroko ziurtagiria aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera orria sinatuta

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Ongizate

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta ongizateko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan eta beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus