Usurbilgo Udalerriko Lagun Artea eguneko arreta zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu honek erabiltzaileei beraien premia espezifikoekin lotutako intentsitate txikiko arreta ematen die egunean zehar.

NORK ESKA DEZAKE?

- Hartzaileak mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako adinekoak dira (I. gradua, Mendekotasunaren Balorazio Baremoan 25etik 39ra bitarteko puntuazioa dutenak).

- Usurbilen erroldatuak.

- Pertsonak duen arreta pertsonalizatutako planean antzemandako beharrak eguneko arreta bezalako zerbitzuaren bitartez eranzun daitezkela ikusten denean, gizarte-zerbitzuen onespenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:

- Nortasun agiria.

- Famili-liburua, edo bikote direnaren agiria.

- Errolda agiria. Bizikidetza agiria.

- Mendekotasun balorazioaren ebazpena

- Mendekotasuna baloratua ez dagoen egoeratan, osasun arloak bideratutako orientazio txostena (osasun fisiko edota psikologikoaren berri jasotzen duena).

- Kapital higigarri nahiz higiezinaren etekin garbiak.

- Bizikidetza unitatearen diru-sarrerak. Modu honetara hartuko dira kontuan:

1) Elkarbizitzako unitate osatzen dute eskaera egiten duenak eta

2) haren ezkontideak, izateko bikoteak eta bikote direnak

3) etxean bizi diren 30 urtetik beherako seme-alabek, ekonomikoki mendekoak badira

4) 30 urte edo gehiagoko seme-alabek, judizialki ezgaituta daudenean edo % 65eko desgaitasuna edo handiagoa aitortu zaienean, eskatzailearekin batera bizi badira eta ekonomikoki eskatzailearen edo/eta bere bikotearen menpe badaude

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Udala

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Ongizate

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta ongizateko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan eta beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus