Usurbilgo Udalerriko gizarte larrialdietako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarte-larrialdietarako laguntzak diru-laguntzak dira, aldian- aldian emango ez direnak, eta helburu honekin ematen dira: gizarte-bazterkeria prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezko diren gastu espezifikoei, ohikoei nahiz ezohikoei, aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaera aurkeztu duten data baino gutxienez sei hilabete lehenagotik jarraian EAEn erroldatuta dauden eta egoitza efektiboa bertan duten pertsonak.

  • Bizikidetza-unitatea osatzea gutxienez eskaera aurkeztu duten data baino urtebete lehenagotik.
  • 18 urte beteak izatea edo – Beste adingabe batzuk zein ahalmen-urritasunen bat duten adindunak edo mendekotasuna onartuta duten adindunak ekonomikoki beren ardurapean izatea. – Aitarik eta amarik gabeko umezurtzak. – Ezkonduta edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkor baten bidez beste pertsona batekin loturik egotea gutxienez sei hilabete lehenagotik. – Etxeko tratu txarraren biktimak izatea
  • Ez izatea etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren hartzaileak, lege honen 58.3 artikuluan adierazitako kasuetan salbu.
  • Eskaeraren xede diren gastuei aurre egiteko beharrezko baliabideak ez izatea.Gizarte Larrialdietako Laguntzei buruzkourtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 13. artikuluan jasotako baldintzak betetzen direnean kontsideratuko da beharrezko baliabideak ez daudela.
  • Lege honen 44.2 artikuluan jasotako berariazko gastuei aurre egiteko behar beste baliabide ez izatea, baldin eta horiek haien bizikidetza-unitateko kideei eragiten badiete.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabidea

- NAN edo pasaportea, eskatzailearena edo, kasua bada, familia- unitatea osatzen duten pertsona guztiena.

- Borondatezko ordezkaritza, ordezkariaren NAN.

- Familia-liburua eta/edo kasua bada hau egiaztatzen duten beste agiriak.

- Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraio Departamentuaren Etxebide Zerbitzuan alokairuko etxebizitzaren eskatzaile bezala inskribatua egotea edo inskripzio-eskaera egin izana egiaztatzen duen dokumentazioa, inskripzio hori derrigorrezkoa den kasuetan.

- Titularraren eta kontuaren jakinarazpen eredua.

- Bizikidetza-unitatearen kide diren pertsona guztiek jasotako diru-sarreren, errendimendu mota guztien eta ondarearen egiaztatze-dokumentazioa.

  • Kontuen eta banku-tituluen egoerari buruzko banku- ziurtagiria.
  • Ondasun higiezinak izatearen ziurtagiria.
  • Azken nomina, pentsioaren ordainagiria, prestazioaren ordainagiria edo langabetu-saria,…
  • Gizarte larrialdiko laguntza zein gastu estaltzeko erabiliko den ziurtatuko duen dokumentazioa Aurrekontua, faktura, ...)
  • Eskatzaileak espedientera gehitzeko egokitzat jotzen dituen bestelako agiriak.
  • Administrazioak, betebeharrak betetzea egiaztatzeko helburuarekin, eskatzea egoki irizten duen bestelako dokumentazioa
  • Kontu korrontearen titularitatea

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Dohainik. Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Eusko Jaurlaritza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Ongizate

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta ongizateko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan eta beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus