Telelaguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Erabiltzaileei, telefono-linearen bitartez eta komunikazio-eta informatika-ekipamendu espezifiko bati esker, larrialdi egoerei erantzuna emateko etengabeko arretako zerbitzua edukitzeko aukera ematen diena, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

NORK ESKA DEZAKE?

Honako profil sozial hauek dituzten pertsonak izan daitezke telelaguntza-zerbitzu publikoaren hartzaile:

1.– 65 urtetik gorako pertsonak:

a) Eskumeneko organoaren administrazio-ebazpenaren bidez onartuko mendetasun-egoeran daudenak.

b) Mendetasun-arriskuan daudenak, Dekretu honen Bigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, mendetasun- egoera balioesteko organoaren irizpenaren bitartez egiaztatua.

2.– Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.

3.– Adimen-desgaituak izaki, eskumeneko organo baten administrazio-ebazpenak onartutako mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

4.– Desgaitu fisikoak izaki, eskumeneko organo baten administrazio-ebazpenak onartutako mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

5.– Desgaitu sentsorialak izaki, eskumeneko organo baten administrazio-ebazpenak onartutako mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

6.– Diagnostikatutako buru-gaixotasuna izaki, eskumeneko organoaren administrazio-ebazpenaren bitartez onartutako mendetasun-egoeran dauden pertsonak.

7.– Gizarte-isolamenduko arriskuan izaki, telelaguntza-zerbitzuaren bitartez bete litezkeen premiak detektatu zaizkien pertsonak. Kasu horietan beharrezkoa da oinarrizko gizarte- zerbitzuak dagokion txostena ematea.

Eta horretaz gain ondorengo baldintzak betetzen dituztenak:

- Usurbilen bizi eta erroldatuta egotea.

- Telefono finkoaren linea izatea.

- Zerbitzua era egokian erabiltzeko gai izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

a) Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren legezko ordezkariaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakiaren fotokopia.

b) Pertsona eskatzailearen errolda-ziurtagiria, eskatzailearen bizileku berean erroldatuta dauden pertsona guztien zerrendarekin. Ez da aurkeztu beharko, baldin eta eskabide-ereduan gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzari baimena ematen bazaio Estatistikako Institutu Nazionalean edo dagokion udalean dagokion konprobazioa edo egiaztapena egiteko, telematika bidez zein bestelako bitartekoen bidez.

c) Eskatzailearen osasun-txartelaren fotokopia.

d) Osasun-fitxa, dekretu honen I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaiona. Familia-medikuak beteko du fitxa hori, eskatzailearen osasun-egoera, eta, hala badagokio, patologiei buruzko diagnostikoak eta dagozkien tratamenduak jasota.

e) Gizarte txostena, dagokion oinarrizko gizarte-zerbitzuak emandakoa, telelaguntza-zerbitzuaren bitartez bete daitezkeen premiak jasotzen dituena, hala badagokio.

f) Telelaguntza-zerbitzuaren prezioa ordaintzeko banku- helbideratzea egiteko dokumentua. Prezioa ordaintzeko salbuespena onartzen bada, aurkeztu diren banku-datuak ezeztatu egingo dira.

g) Telelaguntza-zerbitzuaren preziotik salbuestea edo hobaria ematea eskatzen duten interesdunek gizarte-zerbitzuen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuaren Aginduan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, beren gaitasun ekonomikoa zehazteko. Lege horren bitartez, erabiltzaileek telelaguntza-zerbitzu publikoaren finantziazioan duten parte-hartze ekonomikoa arautzen da.

h) Familia Liburua edo Liburuak (fotokopia konpultsatua), zeinetan familia-unitateko kideak agertzen baitira. Familia Liburua aurkeztu ezean, familia-unitateko kideen jaiotze-agiriak (originalak edo fotokopia konpultsatuak). Agiri hauek prezio publikotik salbuesteko eskatzen bada bakarrik aurkeztu beharko da. Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko inskripzioaren kasuan, erregistro horretako inskripzioaren ziurtagiria ez da aurkeztu beharko, baldin eta, eskabidea sinatuz (eskabide ereduaren 14. puntua) Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari baimena eman bazaio erregistro horretako inskripzioaren konprobazioa edo egiaztapena egiteko.

i) Hala badagokio Administrazioak beharrezko deritzon beste edozein agiri.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Baremazio ekonomikoaren arabera ordainduko da.

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Eusko Jaurlaritza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Ongizate

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta ongizateko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan eta beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus