Adinekoentzako ekipamenduetako plaza eskaera (egoitzak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Adineko mendekoak eta itunpeko egoitzen sarean sartzeko eskaera. Pertsona horiek dituzten premiak bere ohiko ingurunean edo bizileku aukera arinagoetan behar bezala asetzerik ez dagoenean laguntza handiagoak behar dituztelako.

NORK ESKA DEZAKE?

1. Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta gutxienez bost urtez bizi izana estatuko lurraldean; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Europar Batasunekoak ez diren estatuetako hiritarrak direnean eta espainiar nazionalitatea ere ez dutenean, onartua izatea espainiar estatuko egoitza legala, eta legez eta egiaz bost urtez bizi izana bertan; urte horietatik bik eskaera aurkezten den dataren aurretik hurrenekoak izan behar dute. Aurretik egoitza bertan izatearen baldintza betetzetik salbuetsi ahal izango dira EAEn jaiotako pertsonak zein hauen ondorengoak, atzerrian bizi direlarik espainiar nazionalitatea mantentzen dutenak, bere azken administrazio-auzotasuna Gipuzkoako Lurralde Historikoan eduki badute eta itzuli nahi badute.

2. Eskaera aurkezten den unean Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan horretan bizi izatea.

3. Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, II. edo III. graduaz, 39/2006 Legeak, abenduaren 14koak, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak ezartzen duen mendekotasun egoeraren baloraziorako baremoa onartzeko otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuak edo horren ordezko edo garapenerako araudiak xedatuaren indarrez eta, betiere, zerbitzu bakoitzerako ezartzen diren berariazko baldintzekin bat.

4. 65 urte izatea, edo eskaera aurkezten den urtean betetzea, edo 60 urte izatea desgaitasuna duten pertsonen kasuan. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren, psikologikoaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematenden arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.

5. Baliabidearen egokitasuna zehazten duen orientazio txostena edukitzea, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako berariaz adierazitako balorazio eta orientazio tresnak egina.

6. Aparteko kasuetan, laguntzaile gisako eskaera ere egin ahal izango da egoitza zentro batean sartzeko, eskatzaileetako batek betetzen dituenean aipatutako baldintzak, eta besteak ere frogatzen badu ezkontidea, izatezko bikotekidea, edo odolkidetasunezko, ezkontza-ahaidetasunezko edo adopzio bidezko senidea dela, bigarren ahaidetasun mailaraino, eta normalean eskatzailearekin bizi dela; eta, horretaz gain, orientazio txosten batek zehaztu beharko du baliabidea egokia dela.

60 urtetik beherakoak edo pertsona autonomoak ere onar daitezke, norbanakoaren egoera pertsonal edo sozialarengatik adineko pertsonen kolektiboarekin parekatu litezkeen kasuetan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabide - orria, ereduari jarraiki egina, eta horrez gain:

1. Eskatzailearen eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidean sartu ahal izatera begira konputatzen diren familia unitateko beste kideen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofizialaren fotokopia.

2. Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.

3. Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.

4. Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu izana egiazta tze koa.

5. Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.

6. Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek aurkeztu egin beharko dute letra horretan jasotako baliozkoetakoren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa.

- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren pentsio-egiaztagiria eta/edo beste pentsio bat(zuk) eta diru-sarrerak ordaintzen dituen erakundearena.

- Banku-agiriak eskatzeko baimena.

- Kontu korrontearen titularitatea.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Dohainik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Gipuzkoako Foru Aldundia

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

        OHARRAK

        Itxaron zerrendan onartu izanaren ebazpena, ekarpen ekonomikoa adieraziz: 3 hilabete

        Plaza eskuratzeko: ez dago eperik.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Ongizate

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta ongizateko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan eta beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus