Mendekotasun balorazio eskaera eta baliabideetara bideratzeko RAI tresna

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna pertsona batzuek bizi duten egoera iraunkorra da, adinagatik, gaixotasunagatik edo gaigabezia batengatik, edo autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorial ezagatik edo galtzeagatik, eta horren ondorioz beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza behar dute eguneroko bizimoduko oinarrizko jarduerak egiteko; Mendekotasun balorazioak pertsonak bizi duen mendekotasun egoera hori baloratzen du.

Mendekotasunaren balorazioan graduak daude:

gradua: Mendekotasun moderatua:Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.

gradua: Mendekotasun larria:Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.

gradua: Mendekotasun handia:Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

Balorazio honen arabera pertsona bakoitzari jaso ditzakeen zerbitzu eta prestazioak aitortuko zaizkio, Dependentziari buruzko abenduaren 14ko 30/2006 Legearen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Betekizunak:

1. Gipuzkoan erroldatuta egotea

2. Estatuan izatea legezko egoitza, gutxienez, bost urtez, eta horietatik bi, gainera, eskabidea egin aurre - aurrekoak izatea

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ereduari jarraiki egindako eskabide-orria, eta horrez gain:

- NANaren fotokopia, edo, horrelakorik izan ezean,

eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren baten

kopia; eta, hala behar denean, legezko ordezkariaren edota

zaintzaz arduratzen den pertsonaren agiriaren kopia.

- Familia liburua (eskatzailea 14 urtetik beherakoa denean)

- Ezintasunen bat izanez gero, pertsona horren izenean

eskabidea aurkezten duen pertsonak haren legezko ordezkaritza

duela egiaztatzen duen agiria.

- Medikuaren txosten estandarizatua eta medikuaren beste

edozein txosten osagarri, edo mediku txosten hori

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatzeko baimena.

- Espezialisten mediku txostenak.

- Gizarte Segurantzako txartela.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Dohainik

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 Hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Ez dagokio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Gipuzkoako Foru Aldundia - Gizarte Politika Saila

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Gizarte Zerbitzuak - Gizarte Zerbitzuak

        OHARRAK

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Ongizate

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta ongizateko zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan eta beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurreikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus