Erroldan atzerritarren datuak eguneratzea, errolda inskripzioa berritzera behartuta ez dauden atzerritarren bizilekuaren berrespena.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Errolda inskripzioa berriztatzera behartuta ez dauden atzerritarren bizilekua berrestea (Europar Batasuneko egoilarrak edo parekatuak eta Europar Batasuneko egoilarrak ez diren atzerritarrak Batasuneko bizileku-txartelarekin edo iraunkorrarekin).

NORK ESKA DEZAKE?

Europar Batasuneko egoilarrak edo parekatuak eta Europar Batasuneko egoilarrak ez diren atzerritarrak Batasuneko bizileku-txartelarekin edo iraunkorrarekin

- Adin txikikoen kasuan, eskaera gurasoetako batek edo legezko ordezkariak sinatu beharko du.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Bizilekuaren ardurapeko aitortza EB (ERR_07)

- Adin txikikoen bizilekuaren ardurapeko aitortza EB (ERR_08)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Momentuan

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera eta dokumentazioa biltzea eta egiaztatzea

          2. Datuak aplikazio informatikoan sartuko dira.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Idazkaritza

          OHARRAK

          Berritze abisua, Estatistika Institutu Nazionalak jakinarazitako erroreak aztertuta jarriko du abian Udalak, interesatuari Udalera bertaratzeko 10 egunetako epea emanez.

          Gerturatuz gero, berritzea bideratuko da hala badagokio.

          Interesatua gerturatzen ez bada, “ofiziozko baja” izapideari emango zaio hasiera.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Idazkaritza

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Idazkaritzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.usurbil.eus