Erroldan baja ematea (ofizioz)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Inskripzioa zuzena ez delako, biztanleen udal erroldan baja ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

- Interesa duen edonork edo haren legezko ordezkariak

- Udalak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Eskaera orria

- Eskara egiten duenaren NAN

- Etxebizitzaren jabetza agiria (ofizioz konprobatuko da)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 Hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        1. Eskaera eta dokumentazioa biltzea eta egiaztatzea

        2. Ofiziozko bajaren espedienteari hasiera ematea.

        3. Eragindakoari entzunaldia jakinaraztea.

        Alegazioak aurkezteko 15 egun

        Interesduna aurkitzen ez bada, EAOn argitaratzea

        4. Espedientea Estatistika Institutu Nazionalera bidaltzea, Errolda Kontseiluak ebazpena eman dezan.

        5. Ebazpena jaso ondoren, baja emateko dekretua bideratuko da

        6. Interesdunari jakinaraziko zaio

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        Idazkaritza - Idazkaritza

        OHARRAK

        Berritze abisua, Estatistika Institutu Nazionalak jakinarazitako erroreak aztertuta jarriko du abian Udalak, interesatuari Udalera bertaratzeko 15 egunetako epea emanez.

        - Gerturatuz gero, berritzea bideratuko da hala badagokio.

        - Interesatua gerturatzen ez bada, “ofiziozko baja” izapideari emango zaio hasiera.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Idazkaritza

        DBEB kodea:

        Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Idazkaritzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

        Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

        Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

        Informazio gehiago: www.usurbil.eus