Erroldan atzerritarren datuak eguneratzea. Europar Batasunekoak ez diren bizileku baimen iraunkorrik ez duten atzerritarren errolda inskripzioa berritzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Europar Batasunekoak ez diren eta bizileku baimen iraunkorrik ez duten atzerritarren errolda inskripzioak bi urtez behin berritzea

NORK ESKA DEZAKE?

Europar Batasunekoak ez diren herritarrek, bizileku-baimen iraunkorrik ez badute

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Atzerritarrak errolda berritzeko agiria(ERR_09)

- Espainiako agintaritzak emandako bizileku txartela (indarrean) edo bere nazionalitateko herrialdeko pasaportea (indarrean; Iraungita badago, berriztapenaren frogagiria)

- Adin txikikoen kasuan, eskaera gurasoetako batek edo legezko ordezkariak sinatu beharko du. (ERR-10)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Momentuan

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Eskaera eta dokumentazioa biltzea eta egiaztatzea

          2. Datuak aplikazio informatikoan sartuko dira.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Idazkaritza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Idazkaritza

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Idazkaritzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.usurbil.eus