Erroldan baja ematea (beste herri batera doazenak)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen udal erroldan baja ematea, bizilekua beste udalerri batera edo atzerriko beste udalerriren batera aldatzearen ondorioz.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1-Bizilekua beste udalerrira aldatzea:

Ez da beharrezkoa Usurbilgo udalean baja eskatzea, nahikoa da alta eman nahi den udalerrian alta izapidetzea.

2-Bizilekua atzerrira aldatzea:

-Espainiar nazionalitatea duen pertsona bat atzerrira bizitzen badoa, lekualdatzen den herrialdeko Espainiako Kontsulatuan izena eman behar du.

-Atzerritarra den pertsona bat atzerrira bizitzera badoa, Usurbilgo Biztanleen Udal-erroldan baja eskatu dezake. Honako hau aurkeztu beharko du:

- Eskaera, helmugako herrialdea azalduz.

- Egoitza-baimena edo pasaportea.

- Bidai agiria(hegalaldiaren egiaztagiria,trena edo autosa -edozein garraio mota) erreserba egin denaren agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Momentuan
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 Hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Beste herrialde baten edo Kontsulatuan alta izan dela jakinarazpena jasotzea, biztanleen udal erroldan baja emango da

          2. Atzerritarrak beste estatu batera badoaz, baja automatikoki kudeatuko da.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Idazkaritza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Idazkaritza

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Idazkaritzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.usurbil.eus