Erroldan helbide aldaketa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen udal erroldan jada Usurbilen erroldatuta dagoen pertsona baten helbidea aldatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Helbide aldaketa eskatzeko orria (ERR_06)

- Identifikazio agiriak:

- Etxebizitzaren agiriak:

NAN, pasaportea, AIZ

Adingabeak badira: familia liburua. Guraso batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo tutoretza egiaztatu beharko da. Horrelakorik izan ezean, adin txikikoak erroldatzeko baimena (ERR_04) aurkeztu beharko da.

Etxebizitzaren eskriturak

Alokairu kontratua (EJko erregistroan inskribatuta)

Erabilera-eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epaia, testamentuak, etab.)

Etxe-jabearen baimena (ERR_05) (bertaratu egin behar du sinatzera)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Momentuan
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 Hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Aurkeztu behar diren agiriak jasotzea eta egiaztatzea

          2. Datu basean etxebizitzaren egoera egiaztatuko da

          3. Datuak aplikazio informatikoan sartuko dira

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Idazkaritza

          OHARRAK

          Izapide hau “ordainagirietan datuak aldatzeko eskaera” izapidearekin batera egin ahal izango da.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Idazkaritza

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Idazkaritzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.usurbil.eus