Erroldan alta ematea (beste herri batetik edo herrialde batetik)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Pertsona bat Usurbilgo udal erroldan inskribatzea, beste udalerriren batetik etorrita.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

- Erroldan izena emateko orria (ERR_03)

-1-Identifikazio agiriak:

-NAN, pasaportea, AIZ

-Adin txikikoak badira: familia liburua. Guraso batekin bakarrik erroldatzen badira, beste gurasoaren baimena edo tutoretza egiaztatu beharko da. Horrelakorik izan ezean, adin txikikoak erroldatzeko baimena (ERR_04) aurkeztu beharko da.

2-Etxebizitzaren agiriak:

-Etxebizitzaren eskriturak

-Alokairu kontratua eta EJko erregistroan inskribatuta dagoenaren agiria

-Erabilera-eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epaia, testamentuak, etab.)

-Etxe-jabearen baimena (ERR_05) (bertaratu egin behar du sinatzera)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Momentuan
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 Hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1. Aurkeztu behar diren agiriak jasotzea eta egiaztatzea

          2. Datu basean etxebizitzaren egoera egiaztatuko da

          3. Datuak aplikazio informatikoan sartuko dira

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Idazkaritza

          OHARRAK

          Usurbilgo Udala arduratuko da jatorrizko udalerrian baja izapidetzeaz.

          Biztanle berriari Usurbili buruzko informazioa luzatuko zaio.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Idazkaritza

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Idazkaritzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.usurbil.eus