Bizikidetza ziurtagiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Eskaera egiten den unean biztanleen udal erroldan dauden datuen arabera, pertsona bat helbide konkretu batean erroldatuta dagoela eta bertan erroldatuta daudenen identifikazio datuak jasotzen dituen agiria.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

-Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu: nortasun agiria.

-Interesdunaren ordezkariak eskatzen badu: baimena ematen dion inprimakia, eredu normalizatuan, beraren Nortasun Agiria edo haren ordezko beste agiriren bat.

-Helbide berean bizi direnen ziurtagiriak eta erregistro-orriak egiteko, haien guztien oniritzia aurkeztu beharko da. Oniritzirik ez izanez gero, bakarrik zehaztuko da zenbat pertsona dauden inskribatuak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez-Aurre:
  • Udaletxean
    Joxe Martin Sagardia Plaza Z/G 20170 USURBIL
    8:00-14:30
    943371951
    943371493

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Udalak bere gain hartuko du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Momentuan

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Aurkeztu behar diren agiriak jasotzea eta egiaztatzea

          Agiriak zuzenak badira, ziurtagiria eskatzeko izapidea sistema informatikoaren bidez egitea

          Ziurtagiria egitea

          Interesdunari erroldaren ziurtagiria ematea.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          Idazkaritza - Idazkaritza

          OHARRAK

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Idazkaritza

          DBEB kodea:

          Fitxategiaren xedea: Udalaren eta Idazkaritzako zerbitzuen erabiltzaile eta onuradunen arteko harremanak kudeatzea.

          Aurreikusitako lagapenak:Estatukoak.Arauetan edo beste administrazio zein erakunde publikoekin sinatutako hitzarmenetan aurrikusitakoak.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.

          Informazio gehiago: www.usurbil.eus