Larunbateroko azokan parte hartzeko eskaera.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Larunbatero herriko hainbat gunetan egiten den azokan parte hartzeko beharrezkoa den baimena. Larunbata jai eguna denean, azoka bezperan egiten da.

  • Verdura Plaza: Lore eta landareak
  • Zerkausia: Produktu autoktonoak
  • Euskal Herria Plaza: Fruta, kontserbak, arropa, oinetakoak, etab.

Baldintza guztiak beteta ere, ez da azokako posturik bermatzen; hutsik geratutako postuen arabera ematen dira baimenak.

Lizentzian agertzen den titularrak EJZn (IAE) agertzen den bera izan behar du.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pertsona fisikoen kasuan

  • N.A.ren fotokopia
  • Gizarte Segurantzaren alta agiria eta azken ordainagiria.
  • J.E.Z. (IAE) alta agiria eta azken ordainagiria (salbuetsita ez badago).
  • Laguntzaileen NA
  • Janari saltzaileen kasuan, Manipulatzaileen Txartela.
  • Janari saltzaileen kasuan, Sanitate Erregistroa.
  • Argazki bat (behin baimena emanda)
  • Atzerritarren kasuan, bizilekuaren eta lan egiteko baimenaren fotokopia, edota horiek egiaztatzeko edozein agiri.

Pertsona juridikoen kasuan

  • IFK fotokopia
  • Eskriturak eta Erregistroa

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          MERKATARITZA, FERIAK ETA TURISMOA - Merkataritza, Feriak eta Turismoa

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Kaleko saltokiak

          Kodea: 00000012

          Fitxategiaren xedea: Udalerriko kaleko salmenta kudeatu eta kontrolatu

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.