Adingabekoentzako baimena atzerrira bidaiatzeko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gurasoek edo legezko tutoreek adingabe bat atzerrira joateko emandako baimena, haiek gabe badoa edo pasaporterik ez badauka.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Bi gurasoek edo, gurasorik ezean, tutoreek egin behar dute eskaera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Gurasoen edo tutoreen NAN orijinalak
  • Adingabearen NAN orijinala
  • Familia liburua

Estatuko NANarekin sartzeko baimena ematen duten herrialdeetarako bakarrik balio du. Baimenak 30 eguneko indarraldia du, emandako egunetik kontatuta.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udaltzaingoa
    Plaza Zaharra 6 20400 TOLOSA
    7:00 - 22:00
    943 675 858

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Agiria eman interesatuari
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez du organo ebazlerik behar

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            UDALTZAINGOA - Udaltzaingoa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Orokorra

            Kodea: 00

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.