Ikuskizun publikoak edo jaiak antolatzeko lurzoru publikoa erabiltzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Lurzoru publikoa erabiltzeko eskaera, kultur, jai, kirol edo interes orokorreko ekitaldiak, auzoetako jaiak barne, antolatu ahal izateko.

Aurkezteko epea: ekitaldia baino hilabete lehenago, gutxienez.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ekitaldiari buruzko informazioa (eguna, ordutegia, kartela,,...)

Aukerakoa:

Ekimenaren ezaugarrien arabera, eskatu ahal izango dira dokumentu osagarriak jardueraren, instalakuntzen eta herritarren segurtasuna bermatzen dela ziurtatzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak.

          Ez dute tasa hau ordaindu behar:

          • Onura publikokotzat jotako fundazioek, irabazi armirik gabeko erakundeek eta elkarteek
          • Interes orokorreko helburuak lortzeko asmoa duten gainerako erakundeek, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren edo Tolosako Udalaren erroldetan izena emanda badaude
          • Ikastetxe publikodk edo itunpekoek

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Dagozkion arloetako txosten teknikoak egin.
          • Ebatzi eta jakinarazi.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            KULTURA, GAZTERIA ETA FESTAK - Kultura, Gazteria eta Festak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Orokorra

            Kodea: 00

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.