Zirkua jartzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zirko bat instalatu ahal izateko eskaera.

Aurkezteko epea: gutxienez, 45 egun baliodun lehenago.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Proiektu bat, sinatuta eta Elkargo Profesionalean ikus-onetsita.
  • Suteen aurkako elementuen ziurtagiria. Su-itzalgailuak eta karpa.
  • Ikusleen ebakuazioaren azalpena.
  • Erantzukizun zibilaren asegurua duelako ziurtagiria.
  • Egituraren kalkuloen azalpena.
  • Planoak.
  • Autobabes-plana.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 45 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Dagozkion arloei buruzko txosten teknikoak egin.
            • Ebatzi eta jakinarazi.
            • Honako dokumentazio hau aurkeztu:
              • Egitura behar bezala muntatu delako ziurtagiria, eskumena duen teknikari batek sinatuta.
              • Fidantzaren ordainketaren agiria.
              • Jabari publikoa okupatzeagatik ordaindutako tasaren agiria.
            • Udal Ingenieroak, Udaltzaingoak eta Festa Koordinadoreak ikuskatu.
            • Zirkoa irekitzeko baimena badaukala berretsi.
            • Jarduera garatu.
            • Fidantza itzultzeko eskaera egin.
            • Ikuskatu eta fidantza itzuli, hala badagokio.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              KULTURA, GAZTERIA ETA FESTAK - Kultura, Gazteria eta Festak

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Orokorra

              Kodea: 00

              Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.