Zeinu hizkuntza zerbitzua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zeinu-hizkuntzaren interpretazio zerbitzua eskaintzen zaie entzumenaren funtzio dibertsitatea duten pertsonei, informazioa eskura dezaten, eta aukera izan dezaten arreta eta zerbitzuak beren beharretara eta gaitasunetara egokituta jasotzeko, berdintasuna eta irisgarritasuna bermatuta.

NORK ESKA DEZAKE?

Tolosan bizi diren eta bertan erroldatuta dauden entzumenaren funtzio dibertsitatea duten pertsonek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria
  • GZZH Eskaera orria

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15 Osteg. /(Jueves hasta) 19:00 arte
    943 654 466

            Informazio gehiago:
          • TOLOSA
            943 65 44 66

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 7 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 15 egun
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            Ez dagokio

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Balorazioa
            • Baieztatu libre dagoela
            • Jakinarazi interesatuari
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Ez du organo ebazlerik behar

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Kodea: 00000009

            Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.