Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak eduki ahal izateko, Udalak emandako lizentzia administratiboa eduki behar da aurretik.

Lizentzia horrek eskubidea ematen dio titularrari arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki edo eramateko; hala ere, animalia horiek nahitaez inskribatu behar dira Arriskutsuak izan daitezkeen animalien Erregistroan.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko lizentziaren titularrak Udal Erregistroan inskribatu behar du animalia, lizentzia eskuratu eta 15 egun igaro baino lehen.

Lizentziak 5 urteko indarraldia badu ere, iraupen hori bera duten ondoz ondoko epeetarako berritu ahal izango da. Lizentzia baliorik gabe geratuko da, baldin eta titularrak lehen adierazitako baldintzetatik bat, edozein dela ere, betetzeari uzten badio.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek:

  • Adinez nagusi izatea.
  • Tolosan erroldatuta egotea.
  • Kondenarik ez edukitzea delitu hauengatik: hilketa, lesio edo torturak, askatasunaren edo osotasun moralaren kontrako delituak, sexu-askatasunaren eta osasun publikoaren kontrakoak, talde armatu bateko kide izatea, droga-trafikoko talde bateko kide izatea eta, halaber, ebazpen judizial baten ondorioz ez egotea arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak edukitzeko eskubiderik gabe.
  • Arau-hauste larri edo oso larrientzat 50/1999 Legean aurreikusitako zigor osagarrietakoren bat ez edukitzea.
  • Behar adinako ahalmen fisiko eta gaitasun psikologikoa izatea, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak eduki ahal izateko.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Argazki egin berria (NAN neurrikoa)
  • Gaitasun fisiko eta psikikoaren ziurtagiria

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Ebazpena
            • Tasa/Zerga kobratu
            • Txartela egin
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            UDALTZAINGOA - Udaltzaingoa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.