Arriskutsuak izan daitezkeen animalien udal erregistroan inskribatzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziaren titularrek, animali jabeek, animalia zentsatuta dagoen udalerriko Animalien Udal Erregistroan erregistratu behar dute; lizentzia eskuratzen dutenetik kontatzen hasita, 15 eguneko epea dute erregistro hori egiteko.

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliek bizitzan zehar izan dituzten intzidente guztiak (animalia saldu, eman, galdu, lapurtu, akabatu…) jaso behar dira Erregistroan. Animalia bakoitzaren erregistro-orria hiltzen denean itxiko da, albaitariren batek edo agintaritza eskudunak ziurtatuta.

Animalia lapurtu edo galtzen denean, titularrak, gertakarien berri izan duenetik gehienez ere 48 ordu ditu Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Erregistroa jakinaren gainean uzteko.

Arriskutsua izan daitekeen animali bat Euskal Autonomia Erkidegora ekartzen bada betiko edo hiru hilabete baino denbora gehiagorako-, jabeak arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan sartu beharko du animalia.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusi den eta Tolosan erroldatua dagoen arriskutsua izan daitekeen animali baten jabeak.

Eskaera txakurraren jabeak izenpetu behar du; haren izenean ezin du beste inork izenpetzerik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumentua. NAN, IFK…
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen due-naren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiazta-pen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko titularrak duen baimenaren kopia.
  • Animaliaren osasun-agiriaren kopia.
  • Albaitari ziurtagiria txakurraren osasun egoera egiaztatzen, arriskutsua izan daitekeen animalitzat hartzeko gaixotasun edo arazorik ez duela esaten. Ziurtagiri horrek, gehienez ere, 12 hilabete izango ditu.
  • Erantzunkizun zibileko aseguru polizaren kopia, gutxienez 120.000€ko estaldura duena, animaliak egindako kalteen erantzunkizuna dela kausa eta poliza horren ordainagiria.
  • Mikrotxipa daukan txakurraren erregistro-orriaren kopia.
  • Animalia antzututa dagoela frogatzen duen agiriaren kopia, hala badagokio.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
            • Ebazpena
            • Tasa/Zerga kobratu
            • Txartela egin
            • Artxibatu

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            UDALTZAINGOA - Udaltzaingoa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.