Azoka Berezietan parte hartzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako udalerrian egiten diren azoka berezietan parte hartzeko prozedura.

Hurrengo azoka berezia: LORE ETA LANDAREAK
Data: Maiatzaren 18an, 8:30 - 14:30
Lekua: Berdura Plazan

Izenemateko azken eguna: apirilak 29

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Azoka berezi bakoitzaren eskaera orrian zehaztuko da aurkeztu beharreko dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskatutako baldintzak betetzen diren ziurtatu
          • Esleitu beharreko postu kopurua baino eskaera gehiago baldin badaude, zozketa egingo da (7 postu).
          • Erabaki eta jakinarazi

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            MERKATARITZA, FERIAK ETA TURISMOA - Merkataritza, Feriak eta Turismoa

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Kaleko saltokiak

            Kodea: 00000012

            Fitxategiaren xedea: Udalerriko kaleko salmenta kudeatu eta kontrolatu

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.