Ondare erantzukizun erreklamazioa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondorioz norbanakoen ondasunetan eta eskubideetan jasandako kalteen kalte-ordainen erreklamazioa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Erreklamazio eskariak hau jaso beharko du:

  1. Gertaerak ondo zehaztuta.
  2. Kalte materialen faktura.
  3. Medikuaren txostena, baldin eta kalte pertsonalik badago.
  4. Bidezkoak izan daitezkeen dokumentazioak eta informazioak, honako hauek, adibidez: perituen txostenak, argazkiak, kaltetutako ondasunen jabetzari buruzko tituluak, e.a.

AURKEZPEN EPEA:

Urte bat gertaerak izan zirenetik (kalte materialentzat).

Urte bat sendatzen denetik edo sekuelen norainokoa zehazten denetik —alta medikoa— (kalte pertsonalen kasuan).

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Erreklamazioak aurkezteko ez da inolako tasarik edo prezio publikorik ordaindu beharko.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 4 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          1.- Eskariaren erregistroa eta dokumentazioa.

          2.- Dokumentazioaren zuzenketa, hala behar denean.

          3.- Hasierako ebazpena.

          4.- Dagokion udal zerbitzuaren txosten teknikoa.

          5.- Alegazioak aurkezteko izapidea (entzunaldia).

          6.- Aurkeztutako alegazioen eskaera eta txostena ematea.

          7.- Horrela badagokio, froga irekiera.

          8.- Ebazpen-proposamena.

          9,. Eskatutako zenbatekoa 18.000 €-tik gorakoa bada, espedientea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikora (COJUA) bidaliko da.

          10.- Aholku Batzorde Juridikoak emandako nahitaezko irizpena, ez-loteslea.

          11.- Ebaztea eta interesdunari jakinaraztea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (60.000 € arte) - Gobernu Batzarra (+ 60.000 €)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Idazkaritza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.