Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko baimena eta erreserba, kirol jarduerak ez diren ekintzetarako.

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udalaren kirol instalazioak (Usabal, Berazubi, Beotibar, Uzturpe) erabiltzeko eskabidea, kirol-jarduerak ez diren ekitaldiak burutzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsonak edo erakundek, edo beren ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Jarduera burutu baino bi hilabete lehenago:

E00-Eskaera orria, jarduerari buruzko argibide garrantzitsuak emanda.

Behar izanez gero, Udalaren materiala erabiltzeko eskaera orria.

Behar izanez gero, edukiontzientzako eskaera orria

Horrez gain, jarduera burutu baino 10 egun lehenago:

  • Ekitaldi horretarako kontratatutako erantzun zibileko poliza.
  • Eusko Jaurlaritzako Joku eta Ikuskizun Sailek indarrean duen araudiarekin bat datorren baimena.

Nahiataezkoa izango da bilera tekniko bat egitea eskatutako jardueraren arduradunarekin.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Pertsona juridikoek erregistro elektroniko bidez, nahitaez.

          Aurkezpena egin behar bada, hitzordua eskatuko da aurretik.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Tolosan egoitza duten irabazi asmorik gabeko elkarteak salbuetsita egongo dira Ordenantza fiskalak ezarritako tasa ordaintzetik.

          Era berean, Tolosan egoitzarik ez edukiagatik, interes publikokotzat jotako proposamen bat aurkezten duten irabazi asmorik gabeko erakundeak ere salbuetsita egongo dira tasa ordaintzetik.

          Fidantza bat jartzeko eska liteke, sor daitezkeen kalteen berme gisara. Fidantza hau berreskutu ahal izango da.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskatutako instalazioak 700 pertsona baino gehiagoko edukiera badu, antolatzaileak beharreko baimena tramitatuko du Eusko Jaurlaritzaren "Joko eta ikuskizunen zuzendaritzaren" aurrean, behin betiko baimena eman dezan. Jaurlaritzaren tramite hau egitetik salbuetsita egongo dira, batetik, izaera pribatuko ekintzak, eta bestetik, lan-, erlijio-, politika-, sindikatu- edo hezkuntza-alorrean oinarrizko eskubide bat gauzatzen dutenak.

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KIROLAK - Kirolak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

          Kodea: 00000007

          Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.