Bazkidetza eta ikastaroak uzteko tramiteak egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal kirol instalazioetan ematen diren zerbitzuak (bazkidetza eta ikastaroak) uzteko tramiteak emitea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Bazkidetza uzteko

Inprimakiaren eredua normalizatua (Usabal kiroldegian aurrez aurre)

Bazkide txartela itzuli

Ikastaroak uzteko

Ikastaroa uzteko erabakia ahoz jakinarazi (harreran edo begiraleari) edo, bestela, idatziz, hurrengo hiruhilekoa hasi baino 10 egun lehenago.

NON ESKATZEN DA?

Bazkidetza uzteko:

Aurrez aurre: Usabal kiroldegian

Ikastaroak uzteko:

Ikastaroa uzteko erabakia ahoz jakinarazi (harreran edo begiraleari) edo, bestela, idatziz, hurrengo hiruhilekoa hasi baino 10 egun lehenago.

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aldekoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
  • Baja eman.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez du organo ebazlerik behar

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    KIROLAK - Kirolak

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

    Kodea: 00000022

    Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

    Aurreikusitako lagapenak:

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.