Kirol instalazioetako ikastaroetan izena ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal kirol instalazioetan antolatutako ikastaroetan parte hartzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork, bazkidea izan ala ez.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Izena emateko orria: www.usabalkiroldegia.com

NON ESKATZEN DA?

Bazkideek

Aurrez aurre: Usabal kiroldegian, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara; larunbatetan, 08:00etatik 20:00etara; igande eta jai egunetan 09:00etatik 14:00etara.

Postaz: USABAL Kiroldegia, Usabal 25 A, 20400 Tolosa
Telefonoz: 943 53 64 00
e-mailez: usabal@usabalkiroldegia.com

Internet bidez: www.usabalkiroldegia.com

Bazkide ez direnek: aurrez aurre Usabal kiroldegian ordutegi beretan

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Udal tasak ordaindu behar dira

Eskaintza eta prezio guztiak: www.usabalkiroldegia.com

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
  • Tasa/Zerga kobratu

NORK ONARTU BEHAR DU?

Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

KIROLAK - Kirolak

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

Kodea: 00000022

Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

Aurreikusitako lagapenak:

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.