Auzokonposta (auzoko konpostajea)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Konpostajea da gure basoetan gertatzen den prozesu naturalaren antzeko prozesu bat. Mikroorganismoen lanari esker, soberakin organikoak dekonposatu egiten dira eta konposta sortzen da. Basoko lurra bezala, konposta da landareen osasuna hobetzen duen ongarri natural bat, lurrari egitura emateaz gain, haren hezetasuna eta azidotasuna (pHa) erregulatzen duena.

Konpostagailua jartzeko lursailik ez baduzu, auzo konpostagailu bat partekatzeko aukera daukazu.

Prozesua banakako konpostagailuena bera da, aldatzen den gauza bakarra konpostagailuaren tamaina eta kokalekua da. Bizilagun talde batek konpostatu ahal izateko, tamaina handiagoko konpostagailu bat behar du, bereziki prestatutako lursail batean. Parte hartzeko sukaldeko soberakin organikoak bereizi, eta konpostagailura bota behar dituzu, eta hilabete gutxi batzuetan konposta lortu ahal izango duzu.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak edo legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

        Posta arrunta:
      • Tolosako Udala
        Plaza Zaharra 6b -20400- TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera egin.
          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu.
          • Bizilekuaren eta kokapenaren baldintzak egiaztatzea.
          • Materiala entregatzea.
          • Hobariak aplikatzea.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

            Kodea: 00000007

            Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.