Autokonpostajea (etxeko konpostajea)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxeko konpostajea da sukaldeko eta lorategiko soberakin organikoak etxean bertan aprobetxatzea ongarri natural bihurtzeko; ongarri hori gure landareei eman diezaiekegu, edo lorategian edo baratzean erabili.


Konpostatze prozesua oso erraza da, lorategi edo baratza duen edonork egin dezake. Tolosaldeko Mankomunitateak era azkar eta erosoan konpostatu ahal izateko beharrezkoak diren materialak eskaintzen ditu: konpostagailua, aireztatzailea eta gida.

Sukaldeko, baratzeko eta lorategiko soberakin organikoak konpostagailura bota behar dituzu eta hilabete batzuen ondoren konposta atera ahal izango duzu. Horrekin, elikagaiak lurrera itzuliko ditugu eta materia organikoaren zikloa itxiko dugu.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Solicitud

NON ESKATZEN DA?

Tolosaldeako Mankomunitatea:

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan.

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 15 egun

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Eskaera jaso.
  • Materiala entregatu, kokapena ikuskatu eta formakuntza eman.

OHARRAK:

Udalak informazioa jasotzen du, autokonpost egiten dutenei hobariak aplikatzeko.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez du organo ebazlerik behar

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK, INGURUMENA - Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, Ingurumena

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

    Kodea: 00000007

    Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

    Aurreikusitako lagapenak:

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

    Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.