KZgune zentroetako instalazioak erabiltzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Da Tolosako KZgune zentroetako instalazioak doan erabiltzeko egiten den eskaera. Zentro horiek zuzenduta daude, batetik, Tolosaldea eskualdean bizi diren 15 urtetik gorako biztanleei eta, bestetik, irabazi asmorik ez duten taldeentzako ikastaroak jaso nahi dituzten elkarte eta enpresei.

Azken kasu honetan, Tolosako Udaletxeak baimendu beharko du zentroa erabiltzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Baieztatu libre dagoela
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GARAPEN EKONOMIKOA - Garapen Ekonomikoa

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

          Kodea: 00000022

          Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.