Ezohiko kirol-jardueretarako baimena

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Baimen eskaera bat da, gune edo azpiegitura publikoak erabiltzeko ezohiko kirol-ekimen, kirol-proiektu edo kirol-jarduetarako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ekitaldiari buruzko azalpena (eguna, ordutegia, kartela,,...)
  • Jarduera babestuko duen aseguruaren ordainagiria.
  • Autobabes plana, hala badagokio (jarduerak berekin badakar instalazioak duen autobabes plana aldatzea)

Aukerakoa:

  • Udalaren materiala edo beste baliabide batzuk behar badira, eskaeran adierazi.
  • Edukiontziak behar badira, edukiontzien eskabidea
  • Sukaldeko tresnen eskabidea
  • Diru-laguntzaren eskabidea
  • Jardueraren ezaugarrien arabera, beste dokumentu batzuk eskatu ahal izango dira jardueraren, instalakuntzen eta herritarren segurtasuna bermatzen dela ziurtatzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          Pertsona juridikoek erregistro elektronikoren bidez, nahitaez.

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
          • Txosten Teknikoa
          • Ebazpena
          • Jakinarazi interesatuari
          • Artxibatu

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KIROLAK - Kirolak

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

          Kodea: 00000007

          Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

          Aurreikusitako lagapenak:

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

          Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.