Ezkontza Zibila

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Udaletxean ezkontza zibilak egiteko prozedura. Prozedura hau zuzenean lotuta dago ezkontza zeremoniarekin.

Ezkontza Zibilaren espediente ofiziala Erregistro Zibilean (Juztizia Jauregia - San Joan kalea 6) tramitatu beharko dute interesatuek.

Hori egin aurretik, interesatuek ezkontza zeremonia egiteko eguna eskatu beharko dute udaletxean pleno aretoa erreserbatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek edo beren legezko ordezkariek.

Gutxienez bikotekideetako batek Tolosan erroldatuta egon behar du (edo noizbait erroldatuta egona), edo bertan jaioa, edo bertan lan egiten duena.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Udalak, lekuaren erresebaren baieztapena: Astebete
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Erregistro Zibilean, Ezkontza Zibilaren espedientea (gutxienez 2 hilabete)
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Pleno Aretoa erreserbatu.
            • Alkatea edo zinegotzi delegatua jakinaren gainean jarri.
            • Akta Erregistro Zibilera bidali

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              IDAZKARITZA - Idazkaritza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

              Kodea: 00000007

              Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.