Udal kontzesioko aparkalekuak erabiltzeko baimena eskualdatzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal kontzesioko aparkalekuetako garaje-plazak (Leidor, Triángulo, Alhóndiga, Prolongación Rondilla, Plaza Zaharra eta Plaza Berria) erabiltzeko baimenaren eskualdaketa eskatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal kontzesioko aparkalekuetako garaje-plazak (Leidor, Triángulo, Alhóndiga, Prolongación Rondilla, Plaza Zaharra eta Plaza Berria) erabiltzeko baimenaren titularrak.

Interesa duten pertsona fisikoak, juridikoak edo bere ordezkari legalak (pertsona juridikoek eta profesionalek, telematikoki derrigorrez)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 15 egun
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          • Garajeen kontzesioa arautzen duten baldintza pleguak (kasu bakoitzean)

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaerak jaso.
          • Eskatutako baldintzak betetzen diren egiaztatu.
          • Ebatzi.
          • Interesatuei eta Erabileen Elkarteari jakinarazi.
          • Aldaketa Udal Ondasunen Inbentarioan inskribatu.
          • Artxibatu.

            NORK ONARTU BEHAR DU?

            Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

            IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

            IDAZKARITZA - Idazkaritza

            DATU PERTSONALEN BABESA

            Fitxategiaren izena: Orokorra

            Kodea: 00

            Fitxategiaren xedea: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 1999/15 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, galdera-sorta hau betetzerakoan emandako datuak Tolosako Udaletxearen jabetzako fitxategi batera igaroko dira, eta eskabidea burutzeko beharrezkoak diren administrazio-prozeduretan aurreikusitakoaren arabera erabiliko dira. Era berean, datuak sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta abarrerako Tolosako Udaletxearen helbidera jo dezakezula jakinarazten dizugu (Plaza Zaharra 6, 20400 Tolosa, Gipuzkoa).

            Aurreikusitako lagapenak:

            Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

            Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

            Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.