Etxerik gabekoentzat farmazia gastuetarako laguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxerik gabeko pertsonek beharrezko dituzten botikak Tolosako farmazietan eskuratzeko ematen zaizkien baleak dira.

Honen helburua da kalteberatasun egoeran dauden pertsonek beharrezkoa duten botika eskura izatea bermatzea, eta horretarako, gizarte segurantzak bere gain hartzen ez duen kostuaren zatia ordaintzeko konpromisoa hartzen da.

NORK ESKA DEZAKE?

"Etxerik gabeko" pertsonek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • O30- Nortasun Agiria, Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Agiria

  • Farmazi-tiketa
  • Mediku-errezeta

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466
  • Gizarte Zerbitzuen Departamentua
    Plaza Zaharra 6B 20400 TOLOSA
    10:00 - 13:00 (Ostegunetan ezik/Excepto jueves)

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doako zerbitzua

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskatzailea, behin balea eskuratuta, tikea emititu duen farmaziara bueltatuko da botikak jasotzera.

              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Agiria eman interesatuari
              • Ordainketa egin
              • Artxibatu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              GIZARTE ZERBITZUAK - Gizarte Zerbitzuak

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

              Kodea: 00000009

              Fitxategiaren xedea: Tolosako Udalaren Gizarte Zerbitzuen kudeaketa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.