Etxebizitza tasatua erosteko baldintzen betetzeari buruzko kontsulta

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal etxebizitza tasatuen onuradun izan nahi duten guztiek –elkarbizitza unitateko kide guztiak sartzen dira onuradunen multzoan- zenbait baldintza bete behar dituzte. Baldintza hauek Tolosako Udal Etxebizitza Tasatuen Udal Ordenantza Erregulatzailean jasota daude orokorrean.

Laburbilduz, ondorengo hauek izango dira:

DIRU SARRERAK: bizikide­tza unitateak sustapen bakoitzaren oinarrietan eskatzen diren gutxienekoaren eta gehiengoaren arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatu beharko dituzten eta hauek iraungitakoa azken ekitaldi fiskalari dagozkionak izan beharko dute.

ETXEBIZITZA PREMIARI dagokionean, bizikidetza unitateko kideek bete behar duten baldintza da beste etxebizitzarik ez edukitzea eskaera egiteko momentuan eta bi urte atzera jota, bai jabetzan, erabatekoan edo azalera-eskubidedun gisa, edo biziarteko gozamenerako eskubide erreal bezala, etxe premia definitzen duen arautegi autonomikoaren terminoetan eta salbuespenekin, edo, etxebizitza edukita ere, honek ez betetzea indarrean dauden arauek xedatutako bizigarritasun baldintza minimoak.

BIZITOKIAREN BETEBEHARRARI dagokionean, Tolosako Udaleko Etxebizitza Tasatuen Ordenantzak arautzen duenaren arabera, etxebizitza tasatua eskatu ahal izango dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetako edozein herritan, urtebetetik gorako epean, ohiko bizilekua izan eta bertan erroldatuta daudela ziurtatzen duten eskatzeileek.

NORK ESKA DEZAKE?

Udal Etxebizitza Tasatuen onuradun izan nahi duten guztiek, batez ere, bigarren eta ondorengo transmisioetan etxebizitza tasatuen erosle izan nahi duten bizikidetza unitateek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Baldintzak betetzen diren eskaerarekin batera, diru sarrerak egiaztatzeko agiriak, Foru Ogasunak ematen duen ondasunen agiria eta Tolosatik kanpo bizi diren eskatzaileek, beraien errolda agiriak.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 15 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            • Udal Etxebizitza Tasatuen promozio bakoitza arautzen duten oinarriak

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Teknikariaren txostenaren baitan aldeko edo kontrako erabakia proposatuko da eta alkatearen dekretu bidez erabakiko da.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              ETXEBIZITZA - Etxebizitza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Etxebizitzak

              Kodea: 00000014

              Fitxategiaren xedea: Udalaren etxebizitza sustapenen kudeaketa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.