Emari Coworking gunean parte hartzeko eskaerak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Ekintzaileen Coworking Oriaburu gunea, erreferentziazko zentro izatea asmoa da, berrikuntza eta ekimenak garatzeko, startupen sorrerak, aplikazio berriak... Azken batean, Tolosan berrikuntza eta sormen zentro bat izatea da helburua, elkarlanean aritu edo lagundu nahi duen beste edozein entitaterentzat irekia ere egongo dena.

Era berean, autoenpleguko proiektuak garatzeko lankidetzako gune bat izan nahi du, gizarte-ekintzailetzara, lankidetzara eta sarean lan egitera bideratua.

NORK ESKA DEZAKE?

Ekintzaileak, enpresak, enpresa-erakundeak, startupak, ikasleak... eremu horiei lotutako proiektuak dituztenak, produktu eta zerbitzu berritzaileak dituztenak, merkatu global bati zuzenduak eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatuko dutenak.

Eskaera epea: Irekia

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Enpresako bazkideen NANaren edo enpresaren IFKa(fotokopia)
  • Kontu korronteko titularitate agiria.
  • Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, enpresak Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.
  • Baimen Klausula aurkezten ez den kasuetan, bere zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria (Ogasuna).

A) Eskatzailea enpresa edo profesionala bada:

  • Berritzailea den eta hazteko gaitasuna duen eta, enpresen kasuan, merkatu orokorretan sartzeko gaitasuna duen garapen proiektua. Profesionalen kasuan, jakintza eta esperientzia mailen egiaztapenak.
  • Sozietateen edo ondasun erkidegoen kasuan, eskatzailearen ordezkaritza ahalmena egiaztatzen duen agiriaren kopia.
  • Merkataritza sozietateen kasuan, eratzeko eskrituren kopia; sozietate zibilen edo ondasun erkidegoen kasuan, berriz, eratzeko hitzarmena. Merkataritza sozietateen kasuan, eskriturek Merkataritza Erregistroaren eginbidea eduki beharko dute.
  • Enpresako langile bakoitzaren Gizarte Segurantzako dagokion Erregimeneko edo dagokion Lanbide Mutualitateko altako partearen kopia.
  • Erantzukizunpeko aitorpena, epai irmoaren bitartez aukera-berdintasunaren arloan arau-hauste larriagatik ez dutela zigortu dioena.

B) Eskatzailea pertsona ekintzaile bat bada eta enpresa ez badu eratuta oraindik:

  • Negozio plan bideragarria eta amaitua, Tolosaldea Garatzeneko Autoenplegu Sailean egindakoa.
  • Proiektu eskatzailea Tolosaldean jartzeko konpromisoa, emandako ereduaren bidez adierazia.

C) Eskatzailea ikaslea bada:

  • Berritzailea den eta hazteko gaitasuna duen eta, enpresen kasuan, merkatu orokorretan sartzeko gaitasuna duen garapen ekimena/proiektua.
  • Ikastetxearen sinestamenduak, jakintza eta esperientzia mailari dagozkionak.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Indarrean dauden Ordenantza Fiskalak

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Ez dagokio

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Gobernu Batzarra

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              GARAPEN EKONOMIKOA - Garapen Ekonomikoa

              DATU PERTSONALEN BABESA