Arrillaga plazako garajeak erabilera zesioan eskuratzeko eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Tolosako Udalak Arrillaga plazan (Voith-Gorostidi guneko 2. partzela) 105 aparkaleku eskeintzen ditu erabilera lagapenean denboratarte jakin baterako.

Aparkalekuen erabilera lagapenaren gehienezko epea 3 urtekoa izango da hasierako erabiltzaileek kontratua sinatu zuten egunetik, 2017ko maiatzaren 1etik, hasiko da kontatzen. Itundutako iraupen epea amaitzean, kontratua urtetik urtera berritu ahal izango da beste bi urtetan. Erabiltzaileak kontratua berritu nahi izan ezean, udalari jakinarazi beharko dio, kontratua bera edo kontratuaren luzapenetako bat amaitu baino hirurogei egun lehenago gutxienez.

NORK ESKA DEZAKE?

Baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen duten pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute aparkalekua:
— Ibilgailu-autoaren jabea izatea, edozein errenta mota edo antzeko figuran bada ere (renting, leasing; azken kasu horietan, dagokion jabearen egiaztagiria aurkeztu beharko da).
— Gidabaimena indarrean izatea.
— Bizileku edo lanarekiko loturari dagokionez, eskatzaileek
ondoren aipatzen diren egoeretako bat betetzen dutela egiaztatu
beharko dute.
* Tolosan egoiliarra izatea.
* Tolosako udalerrian jarduera komertzial, profesional edo industrial baten jabe izatea.
* Tolosan lan egitea.
* Tolosaldeko udalerrietako batean bizitzea.
— Minusbaliatuentzako aparkalekuak eskatzeko, dagokion egiaztagiria.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabidea bete eta dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
— NAN edo, bestela, pasaportea edo bizileku-txartela.
— Gidabaimena.
— Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Aparkalekuaren erabileraren prezioa, urteko, 480 euro izango dira (BEZ barne). Ondorengo urteetarako Udalak urtearen amaiera baino lehenago likidazioa bidaliko dio erabiltzaileari, ordaindu beharreko kopurua eta epea jakinaraziz.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 2 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Eskaera aztertu ondoren, baldintzak betetzen badira teknikariak erabilera zesioaren kontratoa egiteko aldeko proposamena egingo du.

                NORK ONARTU BEHAR DU?

                Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

                IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                ETXEBIZITZA - Etxebizitza

                DATU PERTSONALEN BABESA

                Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

                Kodea: 00000007

                Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

                Aurreikusitako lagapenak:

                Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.