Panteoien eskubideak eskualdatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Panteoi baten titularitatea bere ondorengoei aldatzea, egungo titularrak espreski ondorengoa izendatu ez badu.

NORK ESKA DEZAKE?

Titularrak espreski izendatu ez badu, beraren ondorengoek. Odol-ahaidetasuna kasuetan, laugarren maila bitartean; ezkontza-ahaidetasunekoetan, hirugarren mailaraino.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Egungo titulua

(Titularraren oinordeko guztiek sinatu behar dute eskaera-orria eta, horrekin batera, adierazi beharko dute beraien arteko nor agertuko den aurrerantzean titular bezala).

Bere garaian emandako jatorrizko titulua aurkezten ez badute, idatzi bat egin beharko dute adierazteko zergatik ez duten aurkezten (galdu izana, etab)

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarreko ordenantza fiskalak.

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            • Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu.
            • Ebazpena eman
            • Titulu berria prestatu
            • Titulu zaharra baliogabetu
            • Interesatuari jakinarazi

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              IDAZKARITZA - Idazkaritza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Panteoiak

              Kodea: 00000016

              Fitxategiaren xedea: Panteoien esleipena edo titulartasuna kontrolatzea

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.