B@kQ Identifikazio Elektronikoaren eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Identifikazio elektronikoko bitarteko bat da. Oso erabilerraza da eta aukera ematen du administrazioekin telematikoki harremanetan jartzeko.

B@kQ-rekin euskal administrazioetako hainbat zerbitzutan online kontsultak eta izapideak egin ahal izango dira.

Ziurtagiri kualifikatua denez, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar du, edota identifikazio elektronikoko baliozko beste bitarteko bat.

B@kQ eskatu ahal izateko, nahitaezkoa da eskatzaileak telefono mugikorra eta e-mail kontu bat izatea. Bi datu hauetakoren bat erabili dezakete eskatzailek batek baino gehiagok. INOIZ ezingo dira bi datuak konpartitu.

NORK ESKA DEZAKE?

16 urtetik gorako pertsona fisikoek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Nortasun Agiria, Pasaportea, edo AIZ

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

                ZENBAT KOSTATZEN DA?

                Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

                PROZEDURAREN EPEA

                • Aurreikusitako epea: Eskatzeko unean bertan
                • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

                ARAUDI APLIKAGARRIA

                ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

                • Datuak IZENPEren aplikazioan sartuko dituzte Udaten.
                • Aplikazioak emandako eskaera orria sinatu behar du eskatzaileak.
                • IZENPEk e-mailez bidaliko dio barku-jokoa eta aktibatze-mezua, eskatzaileak onar dezan.
                • IZENPEk pasahitza bidaliko dio eskatzaileari SMS bidez, prozesua amaitzeko.

                  NORK ONARTU BEHAR DU?

                  Ez du organo ebazlerik behar

                  IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

                  IDAZKARITZA - Idazkaritza

                  DATU PERTSONALEN BABESA

                  Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

                  Kodea: 00000022

                  Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

                  Aurreikusitako lagapenak:

                  Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

                  Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

                  Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.