TAO Egoiliar txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Trafikoaren eta Denbora Mugatuko Aparkaldiaren Ordenamenduak (TAO) xedatzen duen moduan, «Egoiliarrentzako txartela» agerian duten ibilgailuek ez dute aparkatzeko denbora-mugarik izango dagokien gunearen barruan, salbu-eta beste edozein seinale edo arau orokor batek kontrakoa adierazten duela. «Egoiliarrentzako txartela» hori aurreko kristalaren barruko aldean jarri behar da, kanpotik ondo eta osorik ikusten dela.

Ibilgailu bakoitzeko «egoiliarrentzako txartel» bakarra banatuko da.

«Egoiliarrentzako txartela» duten pertsonak txartel horren erantzuleak izango dira. Helbide edo ibilgailua aldatuz gero, Tolosako Udalari jakinarazi beharko diote, sortzen diren ondorioei begira.

NORK ESKA DEZAKE?

Bete beharreko baldintzak:

  • TAO eremuan erroldatuta egotea.
  • Ibilgailuaren helbideak erroldaren helbidearekin bat etorri behar du.
  • Tolosako Udalarekin zorrik ez edukitzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

(*) Aurretik TAO txartela dutenen kasuetarako.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udaltzaingoa
    Plaza Zaharra 6 20400 TOLOSA
    7:00 - 22:00
    943 675 858

          Posta ziurtatua (Gutunazal irekia Correos bulegoan):
        • Tolosako Udala
          Plaza Zaharra 6-B 20400 TOLOSA

            ZENBAT KOSTATZEN DA?

            Indarrean dauden ordenantza fiskalak

            PROZEDURAREN EPEA

            • Aurreikusitako epea: 2 egun
            • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
            • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

            ARAUDI APLIKAGARRIA

            ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

            Eskaera orria aurkeztu ondoren, Udalak ziurtatuko du eskatutako baldintzak betetzen ote diren. Ondoren Udala harremanetan jarriko da eskatzailearekin eta azalduko dio zein diren eman beharreko hurrengo pausuak.

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Alkatetza (edo eskuordetzen duen pertsona)

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              UDALTZAINGOA - Udaltzaingoa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

              Kodea: 00000022

              Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.