Abandonatutako ibilgailuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Arautegiek zehazten dutenari jarraituta, eta hori egiteko obligazioa duenak egiten ez badu, Administrazioak ibilgailuak bide publikotik erretiratu ditzake eta agintari eskudunek zehaztutako tokian gorde (ibilgailua herriaren barruan edo herritik kanpo dagoen kontuan hartuta), honako kasu hauetan:

a) Arriskua sortzen badu edo eragozpen larriak sortzen baditu ibilgailuen edo oinezkoen zirkulazioan edo zerbitzu publikoren baten funtzionamenduan, edo ondare publikoa hondatzen badu, bai eta bide publikoan abandonatuta dagoelako uste sendoa dagoenean ere.

Ibilgailua abandonatutzat joko da honako kasu hauetan:

a) Agintari eskudunek ibilgailua bide publikotik erretiratu eta gorde dutenetik bi hilabete baino gehiago igaro badira.

b) Hilabete bat baino gehiago badarama leku berean aparkatuta matrikularik gabe eta bere gisa mugitzea ezinezko egiten duten matxurak dituela.

Kasu honetan, dagokion ingurugiro arautegiarekin bat etorrita, hiri hondakin solidotzat joko da.

Arestian adierazitako a) ataleko kasuan, eta ibilgailuek abandono zantzuak eduki arren, matrikula plakak baditu edo titularra identifikatzeko moduko zeinu edo markaren bat badu agerian, berari eskatuko zaio, esandako epea pasa ondoren, hamabost eguneko epean ibilgailua gordailutik erretiratzeko, oharturik ezen, hala egiten ez badu, hiri hondakin solido modura tratatuko dela.

NORK ESKA DEZAKE?

Hiri hondakinen jabe den edozein pertsona behartuta dago haiek Toki erakundeen esku uztera, hura birziklatu edo desegin dezaten.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ibilgailuaren dokumentazioa (baldin badago)

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udaltzaingoa
    Plaza Zaharra 6 20400 TOLOSA
    7:00 - 22:00
    943 675 858

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Doan. Udalak hartzen du bere gain kudeaketaren kostua

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
              • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
              • Isiltasun-administratiboaren izaera: Aurkakoa

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              Ez dagokio

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Eusko Jaurlaritza

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              UDALTZAINGOA - Udaltzaingoa

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Espediente Kudeaketa

              Kodea: 00000007

              Fitxategiaren xedea: Udal espedienteen kudeaketa eta administrazioa

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.