MUGI txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

MUGI sistema Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da, Gipuzkoako garraio publiko guztietan euskarri bakarrarekin bidaiatzeko aukera ematen duena.

Tolosako Udalak txartelak eskatzeko eta kargatzeko puntu bezala hartzen du parte MUGI sisteman; hala ere, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzarena da, eta ez beste inorena, txartelen inguruko edozein gora-beheraren azken erantzukizuna.

NORK ESKA DEZAKE?

Kontsultatu baldintzak eta izapideak honako web orrian.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria
  • Argazkia (lehen eskabidean bakarrik)

  • NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia. Adingabe bat bada, dokumentu bera (baldin badu) edo, bestela, familia-liburuaren fotokopia (adingabearen datuak dituen orrialdearena), eta tutorearen NANaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Pertsonalki joanda:
  • Udate Zerbitzua
    Plaza Zaharra 6A -20400- TOLOSA
    7:15 - 14:15
    943 654 466

        Internetez (Derrigorrezkoa: enpresak, profesionalak, elkarteak...):
      • MUGI txartela
        TOLOSA

              ZENBAT KOSTATZEN DA?

              Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza da tarifak ezartzen dituena.

              PROZEDURAREN EPEA

              • Aurreikusitako epea: 15 egun

              ARAUDI APLIKAGARRIA

              Ez dagokio

              ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

              • Jaso, berrikusi, eskaneatu eta dagokion sailera bideratu
              • Tasa/Zerga kobratu
              • Agiria eman interesatuari
              • Espedientea Gipuzkoako Foru Aldundira bideratu

              NORK ONARTU BEHAR DU?

              Ez du organo ebazlerik behar

              IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

              IDAZKARITZA - Idazkaritza

              DATU PERTSONALEN BABESA

              Fitxategiaren izena: Udalez kanpoko datu basea

              Kodea: 00000022

              Fitxategiaren xedea: Emandako datuak ez dira gordetzen Tolosako Udalaren datu baseetan. Udala tramitatzaile hutsa da, beste entitate edo erakunde batentzat.

              Aurreikusitako lagapenak:

              Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

              Sinatzaileak bere datu pertsonalak tratatzeko baimena ematen du eta, eta aurreikusita egonez gero, baita lagatzeko ere.

              Interesdunak datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko eta deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubidea baliatu dezake Udalaren aurrean.